www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamekagerren elhestaldia

 

        ANTONIO. Azken aldiko elhestaren jarraikitziaz egidazü plazera.

        BASILIO. Gogo hunez jarraikiren dizüt, etzütüdala eiñhetzen ikhusten düdanaz geroz.

        Lürrak berartan badü gozo künte hanitz.

        Lanthare bakhotxak nahi dü beria; bena bethi ber lanthare küntia ereiten bada lür batian, geroago eta txarrago jinen da.

        ANTONIO. Hori jakina da, zeren geroago eta gozo gütiago baratüko beita.

        BASILIO. Hartakoz eman behar zaio lürrari lür berri edo gorotz; bestela ereiñ behar da orai lanthare mota bat eta gero beste bat.

        Badira lanthariak alkharreki unxa jiten direnak, eta badira alkharri ogen egiten dienak.

        Bi belhar künte egon ditake ber lürrian, gozo berhezi behar badie; bena ez biek ber gozua behar badie.

        Aberiak ez-tü zathirik hunkarri egiteko hun eztenik.

        Azüzkülia, ezürra, adarra, ilhia, güziak ezinago hun dira hunkarri egiteko.

        Laxün hanitz den lekhietan, laborari hunak atzaman ahala urthiki behar dü laxün-labialat.

        Laxün phuska bateki nahasirik güziak hunkarri egiten dira.

        Harat ezari behar dira oski zahar, abere hil eta tzarkeria güziak.

        Badira lapitzak laxün hanitz dadükenak, eta ezinago hun direnak büztin lürrarentako.

        Laxünik badianez ezagützen da zathixka bat binagrian ezariz.

        Herakitzen edo küsküllü igorten hasten bada, laxün badiala ezagün da.

        Hautsa da hunkarri hobenetarik bat; bena hauts hanitz egiteko sügei hanitz behar da.

        Lür ordokiak dira lantzeko hun direnak; zeren berañez txar izanik ere, lürlantzale hunak huntüko beitütü; ezi emaiten zaien güzia hetan baratzen da.

        Zeihara diren lürretan behar da zühaiñtze lanthatü. Lür güti unxa lanthiak emanen dü, eremü handi gaizki lanthü batek beno haboro.

        Lürrak, unxa lanthürik izateko, erhaustürik izan behar dü.

        Bihi mota hanitz erein behar da urthe berian, biltze baten hüxian, beste bat atzaman dadin.

        Hortakoz da erraiten, bat dianak batere eztiala.

 

aurrekoa hurrengoa