www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hogei eta bigerren elhestaldia

 

        BASILIO. Egün bestelako gaizaz elhe egin behar dügü.

        ANTONIO. Nahi düzün bezala; zeren nulakonahi izan dadin zure elhesta, bethi laketgarri beitate.

        BASILIO. Badakizia odeiak nula sortzen diren?

        ANTONIO. Ardüra ikhusten dütüt elkhiten erreka eta ühaitzetarik, bestaldian lür bustitik eta üsienian itxasotik.

        BASILIO. Zerk hola elkherazten dütü?

        ANTONIO. Ekhiaren berotarzünak ene ustez.

        BASILIO. Hala da, eta odeiak dira dakizün bezala euritan hurtzen direnak.

        Eüritik sortzen dira üthürriak eta errekak eta hoietarik ühaitzak.

        Ühaitzetarik itxasoalat baduatza, denborareki odeitzeko.

        ANTONIO. Hola arren dabiltza bethi itxasoko hurak ützül-üngürüka errota bezala.

        BASILIO. Bai-eki, eta ber gaiza, dioienaz, ekhian gerthatzen da.

        Goguan emazü ekhia argizko itxaso bat dela.

        Hantik elkhiten den argia harat berriz ützültzen bada itxasoko hüra bezala.

        Ehi da ordian ezagützia nola itxasoa eta ekhia bethi dauden ber heñian.

        Lürraren barnian aurkhitzen dira gaiza mota güziak, eta beroareki igaiten dira alphoren artian.

        Alphore hoietarik jiten dira iñhaziak et ühülgiak.

        ANTONIO. Izigarriak dira egiazki erraiten deiztatzün gaizak.

        Zer dira beruak lürretik eraikiten dütian gaiza horik?

        BASILIO. Beste hanitxen artian nitria eta sofria zuñeki egiten beita pholbora.

        ANTONIO. Ez-takit zer den nitria.

        BASILIO. Nitria da gatz mota bat.

        Eta badakizia nun edireiten den gatza?

        ANTONIO. Ahalkegarri da, bena aithortü behar düt ez-takidala.

        BASILIO. Gatza aurkhitzen da harri gisa lür-axalian eta lürpian aurkhitzen da hurareki nahasirik üthürrietan eta itxasuan.

        Lürraren gañen aurkhitzen dena deitzen da gatz-harria. Hau elkhiten da harrobitik harria bezala.

        Üthürrietakua eta itxasokua elkhiten da hura berotüz edo herakieraziz.

        Lüzaz bero-erazi unduan, üzten da hoztera eta zolan baratzen da.

        Lekhü beruetan itxasua gora denian, üzten die hura sartzera güne aphal eta ordokietan.

        Zerratzen dütie bukalak eta üzten die ekhiari egitera süiaren lana.

        Ordokia baratzen da gero gatzez xuritürik elhür egin balü bezala.

        Gatza lürpian den lekhietan, egiten dütie zilo batzü eta hetara eramaiten die erreka bat hurez haien bethatzeko.

        Hura gazitzen da, elkhiten die eta bero-erazten, edo süian, edo ekhian barriuetan.

        Jakina da ekhiaren bidez egin gatza hanitxez merkiago jiten dela.

 

aurrekoa hurrengoa