www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamazortzigerren elhestaldia

 

        ANTONIO. Atzo erakaxi zeneitan nula egiten den gurhia.

        BASILIO. Egün arren ikhasi behar düzü nula egiten den gazna.

        Lehenik irazten da ezne jeixi berria.

        Gero ezarten da golhare bat gatzagi hirur phitxer ezneri.

        Unxa nahasi unduan edükitzen da bere epheltarzünian.

        Hortako, üngüra ditake, nahi bada, haux beroz.

        Gatzatü denian ezarten da txükatzeko harlaxian.

        Güne berosko batetan emaiten bada, lehenago eta hobekiago txükatzen da.

        Gazna txükatiago eta hobiago date.

        Unxa txükatü ez-ten gaznak gazixe izan ohi dü.

        Hogei eta laur orenen bürian ezarten da lasto edo zümen gañen.

        Hola üzten da bost edo sei egün, unxa txüka dadin.

        Gero gazitzen da alde batetik, emanez untza bat gatz libera gaznaren.

        Gatz hau osoki hurtü denian, gazitzen da orobat beste aldetik.

        Gazitzen dagueno, egon behar dü güne idor eta aizestatü batetan.

        Zortzi egünez gazitzen ützi unduan, esküz xahatü behar da hur erdi-beruareki.

        Eskia igaran behar zaio gañetik, petik eta saihexetarik.

        Zortzi oroz egiten da ber lana, gazna sobera idortzen bada edo hasten bada mintzen.

        Hamabost edo hogei egünen bürüko, gazna horitzen da. Sartzen da gero thipiña edo züra batetan eta üzten da zederian.

        Zortzi oroz ikhusi behar da mintzen denez.

        Hasi bada, xahatü behar da lehen bezala hur erdi-beruan.

        Eznia bi jeix-alditakua bada, unxa nahasi behar dü.

        Ülliek hunki ez-tezen eta harrak sor ez-takitzon, huna zer egiten dien hanitx lekhütan.

        Erratzen dütie zunbaitek ezürrak, eta haien hauxa ezarten deiue.

        ANTONIO. Lan dira horik oro.

        BASILIO. Bena jakin behar düzü emaiten zaion axola balio diala gaizak.

        Axol gabe ez-ta gaiza hunik.

        Eta mündü huntan agitzen diren behargabe gehienak ezaxolkeriatik jiten dira.

        ANTONIO. Badaiteke.

 

aurrekoa hurrengoa