www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bederatzügerren elhestaldia

 

        ANTONIO. Erradazü: zer da anilla?

        BASILIO. Iratzia üdüri dian belhar batetarik elkhiten den erhaux bat.

        ANTONIO. Eta nuntik jiten dira kotua, kinkina, kanela eta itzia?

        BASILIO. Indietarik jiten dira. Kotua aurkhitzen da zühaiñ txipi baten küskian, gaztaña mardoxian bezala; kinkina zühaiñ baten axala da; kanela orobat, eta itzia beste zühaiñ baten frütia. Sükria da kanabera mota bati xehekatü eta egosi unduan idokiten zaion gozua. Gaiza horik oro herri beruetan jiten dira.

        ANTONIO. Dohañ hunekoak izan behar die holako herriek.

        BASILIO. Badira herriak bethi bedaxian bizi direnak. Holako herrietan ikhusten dira zühaiñ batetan eta denbora berian lilia, frütü berdia eta huntia. Han berak jiten dira iranja, zitrua eta beste frütü batzü.

        ANTONIO. Dohañ hunekuak holako herrietan bizi direnak! Bizi ditake deusen arrankürarik gabe.

        BASILIO. Haregatik han ere lan eginez bizi da jentia. Jan hüxareki ezin bizi gitake.

        ANTONIO. Zertako ez? hotz handirik eta bero handirik egiten ez-tian ber.

        BASILIO. Basa-gizunak hala bizi dira. Jakin behar düzü hanitz lekhütan, suñekorik gabez, itzailkatzen direla lohian urdiak bezala. Eltxo phozundünek eta beste hanitz barbalotek tzistatzen dütielakoz egiten die hori.

 

aurrekoa hurrengoa