www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bigerren elhestaldia

 

        BASILIO. Egün erlez mintzatü behar nitzaizü.

        ANTONIO. Haziendatto baliusak dira erliak: hoiek emaiten deiküie eztia.

        BASILIO. Ez bakhoizki eztia, bena ere emaiten deiküie ezkoa.

        ANTONIO. Nola ezti-khoi beniz ezinago, e-nintzan ezkoaz orhitzen.

        BASILIO. Eztia, jateko bezaiñ hon da sendogarritako. Marhanta denian hartzen da eztia hurareki nahasirik. Atxeterrek janerazten die zonbait aldiz barazkal aitzinian khorpitzetik librerazteko. Bestalde orano, zonbat gaizarentako ez-ta hon ezkoa! Huneki egiten dira tortxak, oihal ezkostatiak eta herxkaillü mota hanitz. Erliak sortzen dira jinkolloak bezala, eta jaten die eztia. Lilietan edireiten die eztiaren eta ezkoaren geia. Liliaren irinareki egiten die ezkoa, eta eztia aldiz liliaren kokoxetik elkhitzen dian zühatzareki. Irina biltzen die lilien gañen gibeleko aztaparren herresta erabiltez. Zankhoetan badütie galtzak bezalako batzü, eta ez-tira ükhüratzen horik bethe artino. Zühatza hürrüpatzen die müthürrian dien trunpa bateki. Zühatzarentako badie sabel bat, eta han ezti egiten da. Irinarentako badie beste bat eta han ezko bilhatzen da. Gero, ahotik eztia egotxiz, egiten die orrazia. Eginik denian orrazia, hunen xiloak eztiz bethatzen dütie.

        ANTONIO. Xiloa deitzen da thegittoa?

        BASILIO. Orraziarena bai.

        ANTONIO. Zorobilatzen naie ni gaiza hoiek orok.

        BASILIO. Ez-tüzü zertzaz zorobila.

        ANTONIO. Zer! ez-ta zorobilatzeko gaiza, lilien gañen den irinaren ezkotürik ikhustia?

        BASILIO. Eta e-tzütü xorotzen gük jaten dütügün gaizen ikhustiak gure odoletara khanbiatzen?

        ANTONIO. Egia diozü, enündüzün ohartzen.

        BASILIO. Egün behiak jan dian belharra bihar eznetürik jaten dügü.

 

aurrekoa hurrengoa