www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamargerren elhestaldia

 

        BASILIO. Egün lürlanaz elhe egin behar dügü.

        ANTONIO. Eztate gaizki igaranik denbora, hori beita gure lankheia.

        BASILIO. Bada lür mota hanitz, bena güziak bitara ekharten dira.

        Lür orok badü büztin eta hariña: büztin gehiago balin badü hariña beno deitzen da büztin-lürra; eta büztin beno hariña haboro balin badü deitzen da hariña lürra.

        Büztin-lürrak eztü üzten hura barna sartzera, hariña lürrak aldiz üzten dü sartzera güzia.

        Lürrak hun izateko behar dü büztin bezaiñbat hariña; bestela busti bezaiñ laster idortzen da.

        Lür hunak hur hanitz hartzen eta begiratzen dü; eta gaña idortzez duakolarik petik gora igaiten zaio hura.

        Ber gaiza heltzen da mitxan gora igaiten den oliuan. Holako lür motek aski dütie bedaxeko euriak üda orotako.

        Laxünak ezinago unxa xehekatzen dü büztin lürra.

        Gorotza da gero gaiza beharra lürrak emaiteko.

        Gorotz ükheiteko behar da hazienda, eta hazienda ükheiteko behar da bazka.

        Lürlantzalerik hobena da üztak eta bazka ber lürretik eraikiten dütiana.

        Hau da gure herrietan ikhusten dena.

        Haziendak behar dü etzangia, eta etzangiarentako behar da iraurkeia.

        Iraurkeik ezten lekhietan ezarten da hariña idorra, eta hariña idorrik ezpada harristatzen da etzan-lekhia.

        Zernahi den behar dü haziendak xahütarzün handi bat, emanen bazaio ere gütiago jatera; eta edüki behar dü ahalaz begien aitzinian, zeren den loxor eta loxak ahültzen beitü.

        Laket zaio haztatürik eta balakatürik izatia.

        Eman behar zaio jatera üsü eta aldian güti; bestela asetzen da eta eztü unxa jana ehaiten.

 

aurrekoa hurrengoa