www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamaseigerren elhestaldia

 

        BASILIO. Ez-teio deusek irabazi haboro emaiten laborariari haziendak beno.

        Hartakoz behar da haren osagarriaz hanitx axolatü.

        Behar da ere jakin zer egin behar zaion eri denian.

        Señadüra, pürga, erradüra eta setua dirade gaitz haboruentako sendogarriak.

        Laborariak behar lüke jakin aberen señatzen beharordü batetako.

        Orobat jakin behar lüke zer belharren hura den pürgatzeko hun.

        Errakaririk hobena laxüna da, eta setuaren ezartia ezta gaiza gaitza.

        Aberia izerdi denian estali behar da, berheziki barrükia hotz balin bada.

        Bazka bustirik bada, ützi behar da idor artio.

        Aberia berotürik bada edo izerdi, e-tzaio eman behar edatera, berheziki hura gordin balin bada.

        Eri bada eta gizen, berhala señatü behar da.

        Biharamenian eman behar zaiko pürga eta jangabian edüki. Jangabia guretako bezain behar da aberentako, eri denian.

        Eta hori da sendogarri orotako hobena eta segürrena; berheziki bulharretako minaren eta marhantarentako.

        Abere eriak egon behar dü atxolbian eta etzangia idorrian.

        Deusek ez-tü gaitz gehiago ekharten bustiak eta sarjelkhiten den aiziak beno.

        Izertü unduan ez-ta jarri behar holako aize lasterretan.

        Phikuen, zaurien eta kolpientako ez-ta deus hura beno sendogarri hoberik.

        Hoien bertan sendoerazteko aski da oihal busti baten ezartia eta haren ardüra hurtatzia.

        Erradürarentako orano hur hotza da sendogarririk hobena.

        Erre bezain sarri sarthü behar da erria hur hotzian. Zauri zahar, hezkabia eta kara gaistozko hirodürentzat inkhatz erhautsa ezinago hun da.

        Errakariak, setua eta xira bulharreko eta begietako minentako sendogarri hunak dira.

        Bai eta ere estumakekuentzat, gohenüzürrentzat eta beste aski minentzat.

        Eritarzün hoiek nahi die jangabe handia eta denbora hanitx.

        Hur mañiak, bai eta ere alphorezkoak ezinago hun dira hanitxetan.

        Gohenüzürrak, txoriak eta holako beste hankürak eztitü behar dira enplastüz.

        Hankürak hotzetarik balin badira, hobe da ebakitzia edo erratzia.

        Ahal den aldi oroz, behar da deithü aberen atxeterra.

        Aberiak eri direnian hun da barrükiaren xuritzia eta barnen laxün beruaren ithotzia.

 

aurrekoa hurrengoa