Hamahirurgerren elhestaldia
ANTONIO. Ezin erran dizakezüt zer sirax handireki entzüten düdan zure elhesta, othoitzen zütüt ohi bezala jarraiki dezazün.
BASILIO. Gogo hunez jarraikiko dizüt, hala nahi düzünez geroz.
Aberen gaitzetarik haboruenak ez-axoletik jin ohi dira.
Bustia da aberentako guretako bezala exaik handiena.
Belhar bustiak hantzen dütian bezala, etzangia bustiak eritzen dütü.
Hartakoz urthe eurixietan eman behar zaie janhari idor buxi bat, eta ahal bezain güti igorri behar dira bazkagietarat.
Orotan-gainti behar zaio etzangia idor edüki.
Aberia maite ez-tian laboraria, ez-ta lürraren gizuna, zeren abererik gabe ez-peita gorotzik eta gorotzik gabe ez-peita üztarik.
Bestalde, orano bazka gabe ez-ta abererik.
Bazkak, haziendak eta lür lanthiak bardinian egon behar die.
Ihurk ez-taki zunbat eman dezakian lürrak.
Erran ohi da, egia handireki, hartzen dian bezanbat emaiten diala. Lür phorrokatiena da hobekienik lanthia.
Laborariak ez-tü behar, ahalaz, edüki lür auherrik.
Hazienda barrükian egonago, hanbat hobiago, zeren gorotz haboro beitüke laborariak.
Ez-tü lürrak exai handiagorik aberiaren aztaparra beno; berheziki büztin lür den lekhietan.
Nausiak eman behar deitzo lürrak etxezaiñari estatü hunian; ez-tü bestela lantze hunik eginen.
Badira denborak eta haruak igaraitera ützi behar eztirenak, ala ereiteko, ala jorratzeko ala ephaiteko. Hortakoz laborariak, hun izateko, behar dü eskü-arte, zeren üzten badü harua igaraitera, lan txar eginen beitü; eta haruaren igaraitera ez üzteko jonaletorrak zonbait aldiz behar beitira.
|