www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamalaurgerren elhestaldia

 

        ANTONIO. Zer egia handiak erran dütüzün azkeneko elhestaldian!

        BASILIO. Nausiek ezagütü behar lükie gaiza bat:

        Etxezaiñaren eskü-arte ükheitia ekhoizpen dela nausiarentako.

        Nausiaren, etxezaiñaren eta lürrentzat hobena da hoien arrandan ezartia; ez diharütan, bena bai bihitan. Diharütako arranda neke da beretzen, eta ez-ta xüxen.

        Ez-ta xüxen, bihiaren baliuak gorabehera handiak ükheiten beitütü.

        Gorabehera horik eta bihiaren diharützia ez-tauzko etxezaiñari.

        Nekazaliari emaiten deio indar handia haziendaren bere ükheitiak.

        Bena sagardoiek eta gaztañaztoiek egon behar die erdizka, zeren ez-peitie deus emaiten hanitx urthetan.

        Etxalten jabek behar lükeie alkharreki hitzartü eta botiguan sarthü erratzen badira ere.

        Orobat egin behar lükeie aberen jabe güziek, hoietarik zunbait hiltzen zaieneko, bestela baten edo bigen hiltziak lürrialatzen dü laboraria.

        Nola ez-peita ihur ohartzen dohakaitzaz heltü ez-teno, bortxaz eragin behar dira holako gaizak.

        Beste hainbeste gerthatzen da aizo-laneki.

        Güzientzat hun diren lanak dira, bena ihurk e-lüke hetzaz axolik, bortxaz eragin ez-palite.

        Botiguak dira gaizarik hobenak destorbien egarteko.

        Etxen eta aberentako bezala, badira hurten, harriaren eta beste dohakaitzentako.

        Balin badira herri batetan berrehün etxalte, etxeko-jaun bakhotxak hamabost libera emaiten dialarik, etxia berririk egiten da.

        Zonbat ere etxeko-jaun gehiago botiguan sarthüko beitira, hanbat ere gütiago bakhotxari eman behartüren zaio.

 

aurrekoa hurrengoa