Hogeigerren elhestaldia
ANTONIO. Ezin sinhex zenezake zer sirax handia düdan zure entzütez.
BASILIO. Nik ez-tüt gütiago horren kuntent zure ikhustez. Axuririk azkarrenak ezkhidiak dira, eta hoiek begiratü behar die hüme egiteko.
Urde ahardi hunak ez-tütü ükhen behar hamabi thiti baizik; hamar diana da hüme hazteko hobena.
Bai ordoxak bai ahardiak, hamabi hilabetez goiti behar die hüme egiteko.
Ordoxak bost urthiak bethez geroz osatü ohi dira.
Hoien urdakia lodiago da, tinkago eta gozuago osatürik izan ez-tiren urdena beno.
Lehen egünetan aphür eman behar zaio xerriari jatera, gosiak lagün gabe egoitera exierazten beitü.
Llepeia egoiten da hilabetez ernari.
Behar dü sei aste hümen hazteko.
Holatan bi hilabetetarik hüme egin dezake.
Sei aste dienian osa ditake eta ezar lekhü zerratü batetan.
Handitzen dira zinez, eta emaiten bazaie eho beno lehen belhar hun aphür bat jatera, aragiak hartzen dü gozo ezinago hun bat.
Eho ditake hirur hilabetetan.
Et-zaie eman behar aza ostorik, emaiten beiteio aragiari khiño gaisto bat.
Hun da nuizik behin zahi bustiaren emaitia bihi iñhar bateki nahasirik.
Orotan-gainti behar die xahütarzün handi bat.
Larrürik hobena da zilhar kolorekua.
Gero xuria edo beltza, eta azkenik horia edo ñabarra.
Angolakuak deitzen dütienek die larrürik hunena.
Laur edo bost urthe dienian eho behar die.
Hüme hazteko begiratü behar dira Martxuan sorthiak.
Ar bat aski da hamar ürrüxaren; bena arrak egon behar dü berhez.
Orobat egon behar die hüme egiteko diren ürrüxek.
|