Hamazazpigerren elhestaldia
ANTONIO. Nahi nüke jakin nula egiten den gurhi huna.
BASILIO. Gurhi hunaren egiteko behar zaio aberiari eman bazka huna eta idorra.
Olhua da bihietan ezne eta gaiñ haboruenik eta hobenik emaiten diana.
Gaiza ikhusia da gaiña hun bada, gurhia hun datekiala.
Belhar xehia eta bella eta trefla xuria edo gorria hanitx hun dira bazkatako.
Orobat diot beazanetako belharraz, bustirik ez-pada.
Gurhi egiteko lekhiak behar dü izan ipharraren eta ekhitzalgiaren artialat bürüz.
Behar dü izan handi eta gora eta leiho hanitxeki, aizia sar-jelkhi dadin unxa.
Zolak harriz izan behar dü, freskago izan dadin eta xahatzen ehiago.
Gurhia egiten den aldi oroz zolak hurez xahatü behar dü.
Eta hur hunek elkhi behar dü hortako eginik datian erreka batetik.
Bestela erorten diren ezne txortak üsteltzen dira eta ürrin gaisto emaiten die gurhiari.
Gurhia egiten den lekhian ez-ta behar den gütien ürrin gaistua.
Lürrezko untzi bernizatiak dira hobenak gurhiaren egiteko eta begiratzeko.
Aberiak jeixi behar dü ahal den xahütarzünik handienareki.
Berhezi behar da gaña eta ezari untzi batetan mingatz gozo bat har dezan artio.
Ordian ezarten da gurhi untzian eta erabilten da tzotz edo makhila bateki.
Gaiñ gehiago eta zalhekiago erabili behar date.
Gurhia egin denian, elkhitzen da untzitik eta hurian xahatzen benia handireki.
Bürdün-hura da hortako hobena, emaiten deiolakoz kolore eder bat.
Belhar-hünen egosteko sofre-hura hobena den bezala.
|