www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Musika ixilla
Joan Inazio Goikoetxea, «Gaztelu»
1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Musika ixilla, Frai Luis de Leon eta Gurutzeko Juan Deuna. Auñamendi, 1963

 

 

aurrekoa  

VIII

 

                        Egille beraren Jainkorako beste zenbait

 

Maitealdi baten ondoren,

eta ez usterik gabe,

ain gora egiñik, ain gora,

eiza bainun atzeman.

 

Zerutar mugaldi au

nik atzeman nezan,

begitatik galtzeraño

eitea zegokidan;

alaz ere, muga ontan,

uts egin nun egan;

baña maitea ain garai izanik,

eiza bainun atzeman.

 

Zenbat eta gorago egin,

begiak txundi nituan,

garaite gogorrena ere

illunez gerta oi zan;

baña maite-muga zalako,

itsuka jausi nintzan,

t'ain gora egiñik, ain gora,

eiza bainun atzeman.

 

Zenbat eta gorago eldu

ekite ain garai ontan,

ainbat berago negian;

ta eskurago nintzan;

«iritxi eziña duk», esanda,

gero ta berago niñoan;

t'ain gora egiñik, ain gora,

eiza bainun atzeman.

 

Ain era arrigarriz eun egada

igaro nitun batean,

zerutar usteak zenbat itxaro

ainbat baitu eskutan;

muga bakar onen zai egonda,

enintzan uts irten ustean;

ain gora egiñik, ain gora,

eiza bainun atzeman.

 

aurrekoa