www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Musika ixilla
Joan Inazio Goikoetxea, «Gaztelu»
1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Musika ixilla, Frai Luis de Leon eta Gurutzeko Juan Deuna. Auñamendi, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV

 

                        Animaren leloa, Jainkoa

                        siñismenez ezagutzeaz poz dalako

 

Ba dakit nik ongi laster darion iturri,

        gauez izanarren.

 

Gordean egonik ere betiko iturri,

ba dakit ongi non dun bere gordegi,

        gauez izanarren.

 

Ez dakit non dun sorburu, ez dulako,

bai ordea an sortzen direla jatorri oro,

        gauez izanarren.

 

Ba dakit ederragorik ezin dala,

ta zeru ta lurrak andik dedatela,

        gauez izanarren.

 

Ongi dakit argan ez dala ondorik,

iñork ezin dula ubide-egin,

        gauez izanarren.

 

Aren argia ez da iñoiz itzaltzen,

ba dakit argi oro an dala sortzen,

        gauez izanarren.

 

Ba dakit aren urbizi ain aundi direla,

suleze, zeru ta jende ditula urezta,

        gauez izanarren.

 

Iturri ontatik sortu oi dan jario

ba dakit ain gai dala, oroz gañeko,

        gauez izanarren.

 

Ba dakit, biotatik darion joaira

bata bestearen aurreko ez dala,

        gauez izanarren.

 

Betiko iturri au, bizia emateko,

ogi bizi ontan gorderik dago,

        gauez izanarren.

 

Emen ari zaie gizakiei deika,

illunez arren, ur ontan ase dira,

        gauez dalako.

 

Ain gogoko zaidan ur bizi au

ogi bizigarri ontan bai dakust,

        gauez arren.

 

aurrekoa hurrengoa