www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Musika ixilla
Joan Inazio Goikoetxea, «Gaztelu»
1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Musika ixilla, Frai Luis de Leon eta Gurutzeko Juan Deuna. Auñamendi, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

GAU ILLUNA (B)

 

Nere zoriona! — Gau illunean,

maitez su-garretan, — iñor oarkabe

atera nintzan, — etxe-barruna

iabal neukanean.

 

Illun, bildur gabe, — zurubi gordetik

mozorro-iantzian, — illun, zelatan,

etxe-barrua — iabal neukanean.

 

Gau doatsu artan — ixil, iñork ere

ez nindekusala, — ezer ez nik ere,

nere biotzeko — argia baizik

gidari ez nula.

 

Au nendun gidari — eguerdi-argia

baiñon areago, — nik nekin tokian

zegon Arengana, — iñortxo ere

ageri etzala.

 

Gau doatsua! — argia baiño

maitagarriago — zitzaidan gaua!

Artan bildu ziran — Maite ta Laztan,

Laztana Maite — biurtzen zala.

 

Lore-galtzar ontan, — oso osorik

Arentzat baineukan, — lo geldi zitzaidan;

maite egiten nion; — izai-ostoak

aize zegion.

 

Nik Aren adatsak — orraztu artean,

dorreko aizeak — esku legunez

lepoan ni ioaz, — zentzuak oro

lotu zizkidan.

 

An geldi nintzan, — nitaz aztu nintzan;

burua makurtuz — Aren galtzarrean.

Oro geldi zegon — An nere kezka

egotzi nendun — lilien artean.

 

aurrekoa hurrengoa