www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Musika ixilla
Joan Inazio Goikoetxea, «Gaztelu»
1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Musika ixilla, Frai Luis de Leon eta Gurutzeko Juan Deuna. Auñamendi, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

JOAN GRIAL JAKITUNARI

 

Lurrak orain biltzen

ederra, argi gaiztoz zeruak

begitan artzen berde

arraia, ta bana-banaka

ostoz erazten adar-buruak.

 

Orain Ekiak bidez

Aker-izla du txandan inguru,

argi-aldia mozten;

Eolok ego-aldetik

igorten ufaka odei-murru.

 

Orain kurlo-saldoa

goibelez lerro-lerro, karraxiz,

ba doa igeri negar;

orain idiak alorrez

lurra urratzen, lepoa uztarriz.

 

Orain dugu, Grial,

ikasgu aitorren epazartea,

aipuak ere mendi

santura ots egiten:

araño ezin da igo gar xea.

 

Luza ezazu ongi

urratsa, aldapa gora muñoa

goiaño egizu bakar;

ta garbienik darion

iturburuan ase bai gogoa.

 

Ez kezka, urrea aundi-

etsiz galdurik badabil okerra,

on aizun baten billa;

aizea ariñ badoa,

arego atsaiñ irol-alperra.

 

Gomazu Ekiak burura

dizuna, era zaarra berria

aiñako, obea ere;

ez uste, maite orrek,

batera dudanik zurekin aria.

 

Aize-osiñ beltz batek

erauntsiz, bide erditik ondoa

joaz, ala bearrez

nere lira maitea

autsi baitut, baitare egoa.

 

aurrekoa hurrengoa