Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995

 

 

OLATUEK ASEGAITZ

 

Olatuek asegaitz

jaletasunez

irentsi nahi dute

nire hondartza,

eta nik,

arroka lurkoiaren

antzutasun aldagaitzaz

babestu nahi nuke

nire magalean,

ixilik,

gezalaren irispenetik

egunsentiaren sotiltasunez

modutsu

sostengatzen den

lehen enara.

Fierki,

higatu behar badut ere

aparraren ferekaz,

haztamuka,

eskeiniko dizut

papurtzen doakidan lepoa

nagiki hegan

datozen hegatsak,

lasai

pausatu ditzazun.

 

Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995