|
Itzaleko hitzak
ZARAUTZKO OLANAK
Marradun arropak bertikal luzez jantzirik lerrokatuta daude kamingain tristea itsasoaren hatzeparretatik egurrezko ezpataz babestuz Zarautzko olanak sagailaren aurrean gonak noiz altxako zain; etorriko da, bai, gozotasuna ahantziz mutiriki, harro, aparrezko farfailak erakutsiz uhinezko mingaina gonazpiak baimenarik gabe dastatzera baina olanek lerden, tente, gaindituko dute zurrunbiloen eraso erogarria eta egunsentiko kolorez estaliko dituzte izterrak itsasoaren atzeraldia kolorez ospatzeko.
Itzaleko hitzak |