Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995

 

 

ZILARREZKO LAPURRA

 

Zilarrezko damarekin nuen

gauerdian zita

eta

aurpegira begiratu nionean

horditu ninduen lehen

farfail hutsez

eta sorgindu ondoren

urguiluzko ziskuz

eta lotsaz

dardaratsu,

kukubilkatu nintzen

erditzalean

bere begi logabeaz

nire malkoa,

malko galdua

antzeman ez zezan

eta erregutu nion

soslaiz

barkamena

baina

gauerdiko zitan

maltzurra izaki

zilarrezko dama

eta atzipetu ninduen

izarren trikimailuz

eta ohostu zidan

irudimen satsuzko izpiz

gaueko lanez bildutako

arrazoi mamien sorta.

 

Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995