|
Itzaleko hitzak
OLATU BATI
Non dira ke kolorez mutiri nire azal bikortsua musu traketsez haztatzeko enerak? Askietsi gabe, hanka baldarrez, zalaparta goiztarrez, bortxatuko dute ilargipeko kulunkan erditutako isiltasunaren loaldia; lotsatuko zaituzte moko makurrez, taupadatsu, bakez, saminaren baretzaile zaitudan olatuzko maitalea baina nik, ausartki, nozituko dut gure maitasun uhinduaren ihesezko atsedenaldia gauerdiroko urtzean uztatuko bai nauzu ugaritasunaren babesean, ezabatuko bai didazu gatzezko losinez gordinki basatasunak nabarrerazten didan garratzezko negala.
Itzaleko hitzak |