Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995

 

 

BIHOTZEAN ORRATZA

 

Iparrak errausten duen lez

bortxaz,

bizidunen lorratza,

zidan maiteak

zulatu

bihotzean orratza.

Eta amildu zitzaidan

malko artean

amoltsu gauez

maiz egindako ametsa;

olatu beltz bat

osatuko dut

lapurtutako lantuaz

itsasoa ere

itzaldu dadin

nik daramadan

artegatasunezko lutuan;

esperantzaren itzalpe hontan

izpirik ezin islada

ezin daiteke

irriez ito

sufrimenduzko ziztada.

 

Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995