|
Itzaleko hitzak
OGI APURRAK
Makurrak zituen eskuak, eta hortzak eta ilunak begiak eta otoitzak; Irria soilik zuen leuna, zintzoa, benetakoa;
Ogi apur haiek maitasunezkoak ziren, bere usoei emangabekoak zihur, bere usoek egina bai zuten amarengandik hegoa;
Ogi apur haiek azkenetakoak ziren, eta azkenetakoak keinuak, eta azkenetakoak irriak, eta azkenetakoak ziren hitz bat eskatzen zuten begiak.
Itzaleko hitzak |