Itzaleko hitzakMirari Garcia de Cortazar Euskaltzaindia / BBK, 1995
HELTZAROA
Zuhaitzek ere izan ohi dute
gizonek haina malura,
nire aurrean
bihurtua da
haritz eder bat
maloka
garai batean
lamitu nuen
mamitasunez itzala
gaur biok ere zimeldu gara
maltxor, urtetsu,
erreta.