Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995

 

 

HUSTASUNA

 

Larrosa bat nahi nuen zuretzat

arantzarik gabekoa

baina ez zegoen lorategian

arantzagabeko larrosarik;

 

Txori bat nahi nuen

ondoren

zuretzat

baina ez zuen txoriak

zuretzako kanturik;

 

Poema bat orduan

pentsatu nuen

nahi nuela zuretzat

baina ez zegoen

nire baitan

zuretzako poemarik.

 

Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995