Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995

 

 

NEGUA

 

Erantsi ditu

neguak

hostoetatik

zuhaitzak:

gorrietatik,

okreetatik,

berdeetatik,

izenik gabeko

koloreetatik

mahastiak.

Eskeleto huts

bihurtu ditu

behin,

naharo lorez

gezamin gustuz

eguzkiruntz

etengabe hedatzen ziren

ildaska ernagarriak.

Mirriztu du argia

lainopeko esparruan

eta eragin du

lau haizetara

mugarik gabe

beso ahul hoiei

tximinitik darien

saminezko sugarra.

 

Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995