www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki-lan guztiak
Alejandro Tapia Perurena
1925-1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

Iturria: Olerki-lanak, Alexander Tapia Perurena (Joxemiel Bidadorren edizioa). Iruñeko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAGARDI LORETSUAK

 

Ikusi zaituztet, sagar loretsuak,

Adarrak zabalik, eskeinka bezala,

Orri legunetan, bere muin sutsuak

Egunaren aitak yartzen zituela.

 

Orri bakoitzean dakust orbantxoa,

Odol gorriazko tanto bat iduri.

Nere gogamena ordun minez doa

Egaka zugana, Erri maite ori.

 

Elur bezin zuri kolko txukunean,

Odola daukazu, gorri-eketsua.

Ta zure zauriak sendatu artean,

Oi Aberri maite, negoke mindua.

 

                        Yakintza, 1935

 

aurrekoa hurrengoa