www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki-lan guztiak
Alejandro Tapia Perurena
1925-1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

Iturria: Olerki-lanak, Alexander Tapia Perurena (Joxemiel Bidadorren edizioa). Iruñeko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

TXORI MINDUA

 

                «Ioh Singe wil der Vogel singt

                der in den Zweigen wohnet»

                        GOETHE, Der Sanger

 

                        1.

 

Bein bazan txori gaxo bat lilitegi batean,

Alai-berritxu bizi zan zuaitz lili artean.

 

Udaberri alaitsua zetorrela egaka,

Xamurki abesten zuan beinere aspertzaka.

 

Mendiko elur-zuria ta beiko izotz gogorra,

Lainoa urratuz zagerren eguzki diztikorra,

 

Aizearen abestian zugatzen kukuletan,

Uraren murmur goxoak iturri gardenetan,

 

Ortzeko izar izkidunak-gau beltzaren begiak,

Ilargi musu ederra ta aren motots argiak,

 

Olertizko ibai bezala zerorzkion gogora,

Ta barren ezin idukiz oro laister mokora,

 

Bañan ludi kaxkar ontan, nork du osoz zoruna?

Pozaren atzetik bati dator negar iluna.

 

Bein ortzean agertu zan ekaitz larri ta itzala,

Bere egalak edaturik amets beltza bezela.

 

Adur gaiztoko egaztik lez zetozen aizean

Goibelak, ludi osoa uzten zutela ilunpean.

 

Gau beltza bezin ilunak, aurrerontz zematzuak,

Sabel otz-ernarietan tximistaz zamatuak.

 

Non dira txori gaxo ori lengo abes alaiak?

Egaletan eramango au, ene, ekaitz larriak?

 

Zugatzeko zoko baten, zubileri itxekita,

Bildurrez dardar zegoen geldirik estalita.

 

An, bere buru gainean, ortotsketa zebilen;

Ta goibelak urraturik, oinazturak zerorzen.

 

Bestetan aize gogorrak, bultzada sendo batez,

Zegoan zugatz ederra erauzi zuan zainez.

 

Erraldoi zauritua lez erori zan zuaitza,

Eginik bere jaustean burrunbadea gaitza,

 

Aizearen besoetan jautsi zan txoritxua.

Norat au txoritxua goibeletan galdua?

 

Elurragatik begiak itsutzen zitzaizkion.

—Ene! Larritasun ontan, zer dagiket, zer?— zion.

 

Batzuetan an goitian, galdua goibeletan,

Ta beitian arrastaka lur azalez bestetan;

 

Gorputza arras izoztua ta aizeak bultzatua,

Iparrarontz, ezin geldi, txoritxua badua.

 

Bere zapi beltzarekin eldu zan gaua gero.

—Agur, ene aberria— ots zegian maitero—.

 

Ta gibel artan mendiak ziran laister aiendu,

Beren irudi, ordea, ezin gogotik kendu.

 

 

                        2.

 

Egun-gauak geldi doaz. Erbestean galdua,

Beti arrotzen artean. Zein itun txoritxua!

 

Eztarri eder goxoa ez pai zan, ez, egiña

Atzerriko eletara. Txoritxuaren miña!

 

Bizitzekotan, ordea, nai ta ez bear egin,

Ta asi zan, al zun bezala, gogor ekin ta ekin.

 

Lenbizian geldi-geldi, emeki, zan mintzatzen,

Eta itz bat esan orduko, zan osoro lotsatzen.

 

Bañan gero zetozkion itzak eurrez mokora,

Eta bein, tximista legez, oldozkun bat gogora.

 

«Au, bai, oldozkun iluna! Atzenduko zait euskera?

«Ez, inondik, anei aldiz! Oldozkunoi, atzera!

 

«Mututu bekit eztarria anei aldiz lenago;

«Zorigaitz ori ber bera izango zait goxoago.

 

«Iñartu bekit mingaña aoaren barrenean,

«Ez det nai, ez mintzatzeko euskera ederrean.

 

«Zu zera nere kuttuna, biotzaren bitxia,

«Zu nere arrotasuna, nere altxor aundia.

 

«Zu zera lur maitearen gogo eder-garbia

«Ta zu ayendu ezkero, agur Euskalerria!

 

«Zu bein dardaratu zinan asaben ezpainetan,

«Eta beren gandik zaitut odolakin zainetan.

 

«Ots dagizu ne aberriko oiartzun zolietan;

«Bai ta ere gelditzaka nere abizenetan.

 

«Gaitzespena berorkio euzkotar ustelari,

«Aberriaren elea ezesten duanari!

 

«Zuek, aize arin oiek, buru gain zoaztenak,

«Basoetan-astindurik zugaitz sendo lerdenak—

 

«Eres goxo ateratzen dituzuen aizeak:

«Bildu, bildu egaletan ene abes minduak,

 

«Eta eramazkizute nere aberriraino

«Aditu ditezen zoko ezkutuenaraino

 

«O, goibel iluntsu ori, ontzi arro bezela,

«Ortze zear arin-arin zoazen larri-itzala:

 

«Zure magal izoztuan artu nere negarrak

«Ta usgunez, azkar ta oldarka, aizearen indarrak

 

«Narreztuko zaitunean; ta aberri osertzera

«Etorriko zeranean, zuaz ne sorterrira;

 

«Eta gelditu une batez ango xoko batean,

«Ene asaben errautsak datzazen lur gainean,

 

«Ta nere malko saminen egizu oparia,

«Jautsiz, ezatu dezaten lur eder donetsia,

 

«Eta bertan zildu dedin, nere odol naparra

«Bezin gartsu ta gorria, lili aratz ederra.

 

«Aizeak astindua ta euri otzak bustia,

«Bidaztiai desaieke, bere lurrin garbia

 

Edatuz guzietara: «Bidazti ori, ona:

«Ni naiz abertzale zindo baten maitetasuna».

 

Onela dio gaxuak gaua datorrenean;

Ta, gau bera bezin beltza, biotza du ilunpean.

 

Ez paitaki aberriko zeru garbi ta urdiña,

Berrikusiko ote duan. A, txoriaren miña!

 

                        Eusko Olerkiak, 1930

 

aurrekoa hurrengoa