www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki-lan guztiak
Alejandro Tapia Perurena
1925-1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

Iturria: Olerki-lanak, Alexander Tapia Perurena (Joxemiel Bidadorren edizioa). Iruñeko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

LORE IGARRA

 

                  1.

 

Bein ikusi nuan arrats-apalean,

Gonatxo bildua ta aztalak ageri,

Lotua yorañez iratzeketari,

Ikusi nuan bein mendi-egalean

Arrats-apalean.

 

Nabari zitzaion gorputz lirain artan

Biurrikerian artegatasuna

Aingerutxo baten errugetasuna

Zagerren, ordea, begi urdiñetan.

 

Neskato alaia mardultasunean,

Arratseko aizez zibuka uledia,

Lore bikain bezin atsegingarria,

Ikusi nuan bein, mendiko narean,

Arrats-apalean.

 

 

                  2.

 

Ikusi nuan bein txaide eder batean.

Sedazko jantziaz osoz apaindua,

Andiki oker bat alboan lotua,

Bein ikusi nuan, oi ordu txarrean!

Txaide eder batean.

 

Gorputz lerden ura zan eder-ederra!

Mendiko lorea, pipila edatuz,

Liluraz joan zan aundituz ta aundituz,

Ta, ikasiz geroz, artu zun bidats okerra.

 

Bein ikusi nuan Parisko txaidean,

Beiratze sukorran dirdira gaiztoa,

Algara lizunez beterik aoa,

Ikusi nuan bein, gau erdi ostea,

Txaide eder batean.

 

 

                  3.

 

Ikusi nuan bein arrats apalean

Mendiko elurra bezin otz-zuria,

Bere begitako dirdira itzalia,

Bein ikusi nuan, zerraldo batean,

Arrtas apalean.

 

Uri aundiaren lurrin edendunak

Eusko usoantzat ez ziren eginak.

Maitekeriaren uin lizun-saminak

Laister xautu zitun bere edertasunak.

 

Egun batez, gaxo aurkitu zanean,

Maitalerik gabe, lore igar antzera,

Iltzer etorri zan aman magalera.

Ta ikusi nuan bein, etzana ilkutxean

Arrats-apalean.

 

                        Yakintza, 1933

 

aurrekoa hurrengoa