www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki-lan guztiak
Alejandro Tapia Perurena
1925-1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

Iturria: Olerki-lanak, Alexander Tapia Perurena (Joxemiel Bidadorren edizioa). Iruñeko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

BAZTANGO MENDIAK

 

                      1.

 

Nik maite zaituztet Baztango mendiak

Udalen yorian iratzez yantziak.

 

Igaro bainitun zuen nagalean

Urterik onenak gaztetasunean.

 

Gogora datozkit oroitzak pilaka

Ta ausnartzen ditut maiz, gogoz, aspertzaka.

 

Nere biotzean orduko su ta gar

Ta aberriarentzat maitetasun azkar!

 

Ordun loretu zan yeltzaletasuna

Nere baratzean, aratz ta txukuna.

 

Euskerari lotu nintzaion orduan,

Sakon yosi naiez izate barruan.

 

 

                      2.

 

Agur Legateko gailur donetsia!

Zuk yasotzen duzu Gurutz gurgarria,

 

Erakutsi naiez ludi osoari

Zein kutuna zaion geren erriari.

 

Agur, odeietan kopeta yasoa

Murgiltzen duzuan Auza aundi ta arroa!

 

Agur, zu Baztango erraldoi larria

Euskadi-zaina lez zerurontz zutia!

 

Agur, o Mailantz'ko erreka gardena

Aitzez-aitz abesten arin zoazena.

 

Oraindik nigan dut zeren irudia;

Oraindikan dakust zure ugaizt bizia

 

Ta dirudit, ene! Apar urdurian

Badagerzkidala, so ezti-eztian,

 

Aintzinako begi eder ta otzanak,

Neretako, bainan, izan ez ziranak.

 

Mailantz'ko erreka, zure bazterrean

Azkeneko aldiz, oi, egun batean

 

Aren abots leunak laztandu ninduen.

Abintza aiek, baina, eraman zituen

 

Aizeak. O, alde, alde neregandik

Oldozkun itunok! Ez dago zorunik

 

Beko ludi ontan. Arantzak zein gogor!

Loreak zein murri! Nunai min eta lor!

 

 

                      3.

 

Ene biotz orrek, berrartu kemena.

Goitik datorkizu sendakai onena.

 

Norbaitek esan du zerala negarti.

Oi, zure barruan sartu al baledi!

 

Barruko mingotsa datorkit aora,

Begiok, ordea, so dagite gora.

 

Ez da betikorra nere itundasuna.

Bizitz onen aruntz badakust zoruna,

 

Ta minez artean dagerkit, naroa,

Izar distikorra bezala, itxaroa.

 

 

                      4.

 

Baztango mendiak, nere gaztaroko

Poz eta atsekaben mintzoge-lekuko!

 

Aintzinako oroitzak dakarzkidazute,

Ta nere gogoa larri egin dute.

 

Agur, izki biziz, emesti ta yoran

Bizitzon zati bat dirakurt zuengan.

 

                        Yakintza, 1934

 

aurrekoa hurrengoa