www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki-lan guztiak
Alejandro Tapia Perurena
1925-1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

Iturria: Olerki-lanak, Alexander Tapia Perurena (Joxemiel Bidadorren edizioa). Iruñeko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

NESKATO UTZIA

 

                «Frûh, wann die Hähne krähn...»

                MÖRIKE, Das verlassene Mägdlein

 

Izarrak oraindik argitzen ortzean,

Ta ni emen nago, zutik sukaldean.

 

Su piztu bear dut, gaur atzo bezala,

Biotza kolkoan minez daukadala.

 

Ederra da, zinez, sugarren dirdira.

Zapartaka doaz txinpartak goitira.

 

So-dagit nekean osoz murgildua,

Ta onaino dator oilarren oiua.

 

Tupustez datorkit, mutil etoi ori,

Zurekin bart egin dedala amets yori.

 

Ordun su-ondoan, ni negar ta negar;

Nitzat urgazirik ezerk ere ez dakar.

 

Ortzea argitzen da, badator eguna.

Oi, naiago berriz ailitzait yoana.

 

                        Yakintza, 1935

 

aurrekoa hurrengoa