www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki-lan guztiak
Alejandro Tapia Perurena
1925-1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

Iturria: Olerki-lanak, Alexander Tapia Perurena (Joxemiel Bidadorren edizioa). Iruñeko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

AGUR!

 

Agur dagitzut azkengo aldiz,

Agur itun bat, kutuna.

Zukin batean galtzen det, ziñez,

Nere biotzan zoruna.

 

Zugandik urrun, uri aundian,

Txaidirik txaidi nabilke.

Bañan, umezurtz, ene biotzak

Alaitasunik, nun darke?

 

Ez det aztuko zure kabia,

Elurra bezin zuria,

Belar orlegi eder batean

Atsotxu legez, jarria.

 

Ezta ondoko malkor arroa

Ba ledi lez kabi-zaia,

Ta aren oñean doan erreka,

Abesten lelo alaia.

 

Oroitzen zera? An jartzen giñan

Eguzkia iltzen ai zala.

Nere makilaz urratzen zenun

Jostetan uren azala.

 

Loretan zeuden sagarditatik

Eltzen zitzaigun urriña,

Ta uren gañean sortzen asten zan

Emeki, laño ariña.

 

Ilargiaren musu zurbila

Zijoan ortzez igotzen,

Ta mendiko gailur jagiak

Zapi zuriaz lañotzen.

 

Zilarrezkoa biurtutzen zan

Errekatua onduan,

Ta bere altzo dardarakorran

Ilargi-antza artzen zuan.

 

Ordun zein urrun gure gogotik

Ludi onen arazoak!

Ta bai gu, ziñez, bakartasunan

Alai-zorionekoak.

 

Ordu goxuak, ordu samurrak,

Ondikotz laister juanak.

Ta itz eztitsuak, ezta maitea?

Ordun elkarri esanak.

 

Zure etxetxuko ekerilotik

Sortzen zan eke zuria.

Bere bezala gure zoruna

Zein laster, ene, igesia.

 

Agur. Uriko zarata aundian

Aztuko ez naiz iñolaz,

Kabi epelan, altxor bezala,

Gorderik dagon uxoaz.

 

                        Euskal Esnalea, 1926

 

aurrekoa hurrengoa