www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki-lan guztiak
Alejandro Tapia Perurena
1925-1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

Iturria: Olerki-lanak, Alexander Tapia Perurena (Joxemiel Bidadorren edizioa). Iruñeko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

IZANEN AIZ NEREA?

 

        O izar

        Donea:

Noiz izango nerea?

Ludiko basoetan

Galdu naiz ilunpetan.

Zuganontz,

Maiz-sarri,

Digo ne oiu larri.

 

        Laztasun

        Gogorra!

Biotza otz ta idorra,

Ez det, bada, arkituko

Euzkirik berotzeko?

 

        Argia

        Begitan!

Ta beroa biotzan!

Ene! Alik laisterren

Betozkit, Urtzi, arren!

 

        Izarra

        Donea:

Izanen aiz nerea?

 

                        Yakintza, 1934

 

aurrekoa hurrengoa