www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki-lan guztiak
Alejandro Tapia Perurena
1925-1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

Iturria: Olerki-lanak, Alexander Tapia Perurena (Joxemiel Bidadorren edizioa). Iruñeko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

GAILURRARONTZ

 

Bere

An

Dago.

A!

Araño

Nor gan,

Ta ain gora

Igan?

Ote baltzaz

Zelaia

Beterik da

Guzia.

Nor ausartuko

Laisterka,

Arantza zear

Jauzika?

Ta noiz mendi orren

Gorenaño eldu?

Nork gurutzatuko

Amil itzala?

Arkaitz zorrotz oiek

Luteke urratuko

Gizon ausardiren

Gorputz makala.

 

Ibaso izugarriak

Ixten dute bidea;

Amaika ta amaika ito

Dira aien uretan.

Aietan, bai gaxoa

Ausartzen dan gizona!

Laister da aienatuko

Eken magal otzan.

 

Eta oian izuetan

Erruz dira piztiak.

Bidazti zai daude ao

Zabalik, zematsuak.

 

An dago, an,

Erpin latz artan.

An dago, an,

Argi diztikor.

Nor ausartu

Araño igotzen?

Ain kementsu

Nor izango, nor?

 

Nor izango? Ni naiz, ni naiz

Gizon kementsu ori!

Ator, ator ene zaldi!

Eup, ene zaldi zuri!

 

Laisterka, laisterka,

Geldige aurrerantz;

Naiz basoaz, naiz urez,

Oin gorantz, oin berantz.

 

Aizea ber-bera

Baño oldar-ariña,

Aurrera, geldige,

Ne-zaldi zuria!

 

Alde, alde, pizti oiek,

Utzi garbi bidea,

Ona, ba, ene eskuetan,

Su ta garrez ezpata.

 

Urra-dituzte arantz zorrotzak

Gogorki nere aragiak.

Eta piztiak utzi dituzte

Nere gorputzan ortzen atzak.

 

Sukar larria nitaz jabetu da, urtutzen nauen

Gar gorria lez. Egarri daukat, egarri bizi-bizia.

Aizea bera errekorra zait; patsetan nago.

Odolaz nasiz jausten da nere izerdia...

 

Arin, arin, nere zaldi,

Urbil ortan ibaia.

Artan sartu ta kenduko

Degu gure egarria.

 

Oin gora, oin gora, arkaitzez jauzika.

Arizti, pagodi dauzkagu atzean.

Amila bai beltza! Bañan, zer? Aurrera!

Iñal bat bakarrik, ta gaude gañean.

 

A, ona

Gailurra.

Bañan, non

Da bera?

Iges

Juan

Da.

Bañan,

Nora

ba?

Bere

An

Dago!

A!!

 

                        Euskal Esnalea, 1926

 

aurrekoa hurrengoa