www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Loramendi
1930-1933, 1960

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerkiak, Loramendi. Loramendi Kultur Elkartea, 1995

 

aurrekoa hurrengoa

AOLKU ON

 

                Aranatar Xantiri biotzez

 

 

Ontan aiz eskuko, bestetan ez duk ik

ez zertan aritu, ez zer ikusirik;

itaz beste danai ez batxo jaramon,

aizen orri, orde, ate-eizean egon.

Lur-gizona laga, zerukoa jantzi

ta atzenik, Jaunagan, arnasa egotzi.

 

        Orixe duk, Xanti,

        egiteko soilla;

        besteak ez iri

        txanpon bat axola.

 

                  * * *

 

Itz-Tantoarena: gau beltzean jayo,

illuna erantzi lorea jazteko...

 

Ñir-ñirka zai egon mimikoan ttentte,

ingurokoetan begirik tink bage.

Ta artean iguzki zaiolako eldu,

urrintsu, ninian, iltzeko lekutu...

 

        Ara or ba, Xanti,

        biderik onena;

        gogoan iduki

        intz-tantoarena.

 

Iruñatik 1932

 

Zeruko Argia 172, 1933ko apirila, 70. or.

 

aurrekoa hurrengoa