www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEKU ON BAT DA ESKOZIA

 

                De la señora Maria Estibaliz de Sasiola

 

Leku on bat da Eskozia

obeagoa da Beneszia

ene aldeko lagunoni

elkaenzako flakezia

nai deban orduetako

andia dakar fantasia

bosteun dukat kosta jakan

baroeoni balentia

emperadore jaunaganik

ekarizea lizenzia

eleizara juen oi naiz

egin oi det bekatu

abemaria asi baize

ezin oi det notatu

liburuan bere jari oi naiz

begi neureok lausotu

fraidia predikazen jarri

izik ezin aditu

ofrendara dianea

ondo oi det miratu

sagara gora dianean

amore lindeaz oroitu

amore linda galantorek

gogoan oi ni banindu

lagunok baiez diostau

neuronek ezin sinistu

neuronek esin neio baia

egingo digot mandatu

arenzat jaio ninzala ta

enagiala largatu

es bisteak konsolat[...]

ez egonak amorat[...]

ez maian asentatu[...]

ez oean albergatu[...]

jaun zerukoa estagik[...]

gizona onein amor[...]

laztan enea nai gara[...]

sure atean arteti

aren agun zaite[...]

sakuskedan leiotik [...]

egun artan nik ez ne[...]

munduan lizan bear

speranzeak bizi oi [...]

erri onezat atean

speranzea galdu oi dot

errira natorronea[...]

ene lastan zuri ederra

zure laztan ni banari

kontu estua emango digozu

zeruetako jaunari

munduan diran podere oro

eskuan dituanari

bazinaki gogoa

lastana biozekoa

[...]re minez ilgo banaiz

[...]udatu jaun zerukoa

[...]more linda galant bata

[...]ne amore berria

[...]ura dakustan ordu orotan

[...]rzean ur det irria

[...]a estakustanea

[...]ldea malenkonia

[...]gun ekusi estet eta

[...]oi ene bekataria

[...]sigarika banendorren

[...]patu egun batean

[...]estanarekin enkontra nezan

[...]an Juanen aurea

[...]e iru matalotekin

[...]uza galanta joean

zazpi urtekoz ekari nau

gajoturik oea

korzierrean irte neban

baii? joean kalean

debotaro enzutera

birjinearen mezea

Madalena santea da

ene abogadea

arren emon degidala

eska nakion doea

arimakoz eta gorpuzekok

obe dedan bidea

ene laztan biozekoa

kortes enseinadea

eri onetan bestek eztu

ar oi deban librea

Franziako armak dakaz

goian eta bean

aren ekuzten etoriko naiz

lebante urrunerean

biok ondo izango gara

mundan garan artean

paradisu ereinuan

mundutik goazenean

 

aurrekoa hurrengoa