ENE LAZTANA ENE LINDEA
Ene laztana ene lindea
banago beti gaxorik
ene negarrau enzun egizu
badozu borondaterik
zeure bioza bera bekizu
badozu piedaderik
oi ni onela penaetan
ez dozu errazoarik
ni zugaz amoraduagaiti
eztaukat nik bearrik
zegaiti ene eskuan ez zan
egiten beste gauzarik
neure bioza or dauzazu
ondo kateaz loturik
libertadea aregaz dago
ni barriz beti bakarrik
pensamentuau daukadala
zuregan enklabadurik
neurgaz sekula egiten ez dot
zuregaz baxe konturik
zuk barriz nigaz ez daukazu
bapere memoriarik
sekula oita ez badeusut
egiten serbiziorik
kausaetan dau ez jakiteak
zure gogoko barririk
bestela bere nigan ez dago
zurea ez dan gauzarik
zure izenaz oita daukat
guztiak senaladurik
zugana deudan amorioak
oi iñon ez dau kaburik
oi zugan barriz piedadeak
sekula komienzurik
linda damea erruki nauka
ez dodan gero kulparik
zu lakoagan ez leuke bear
krueldadeak parterik
amoreorrek egin ez oi dau
kurelez konfradiarik
oi zuk ni ondo trataetako
asko da nigan kausarik
amore poderosoa jauna
ni belauriko jarririk
mesede baten eske nagozu
ez bea jako berbarik
damatxo baten amore minak
narabil desterradurik
ene biozau a serbizeko
jarri zan obligadurik
sekula ondo arzaiten eztau
oi nik desodan gauzarik
sekula goardaetan eztau
oi zure mandamenduturik
estimaetan ezertan eztau
oi zure serbizaririk
onetan zuri ekiten jazu
oi asko agrabiorik
dama kurelau arren efinzu
oi ondo gaztigaturik
sekula bestek oi eztagian
artu atrebimenturik
konjuro gogor pare baga bat
daukat ordenadurik
otorgaduko deustazula
asko deut esperanzarik
asi gura dot zuregan jauna
oi baiez konfiadurik
ene perlea enzun egizu
badezu borondaterik
zure entendimentua bego
gutxitan irazarrik
Conjuro
Tortolatxoa ebilten da
bakotxik maiaz ilean
bere laguna galdu jakinda
tristerik soledadean
konjuraetan oi eta zaitut
kurela poridadean
gabaz egunaz oi zabilzela
negarrez ene azean
unikornio animal fortiz
animaloen artean
naturalezaz umillazen da
damarik dakusenean
konjuraetan oi eta zaitut
oean zauzidenean
gogaberatu zakezkedala
begioz nakusunean
Prosigue
Konjuraetan oita deuzut
gorpuzeango aragiok
nigana manso bakarkezula
zeure begitxo linda biok
Prosigue
Pelikanoak amorioz
umeak dagianean
bere odolaz mantenizen dau
guztiak azi artean
konjuraetan zaitut laztan
niga borz nabilean
zeure bularrok jan dagizula
zeurgana sartu artean
|