www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

AREN ERDITAN SILLA BERDE BAT

 

Aren erditan silla berde bat

moraduz jaspeadurik

silla onetan baegoan

sei eder bat jarririk

narru zuriak estalzerako

ez eben bestidurarik

tafetan gorriz oi bazedukan

begiak rebozadurik

esku batean arko galanpat

fletxeaz adreszadurik

forma onetan nik nedukala

zenzunau elebadurik

ene aldeti igaro zidin

dama bat enrizadurik

ene parean eldu eta

krianzaz komedidurik

ongi etorri zu jauna baize

ez esan beste gauzarik

neska berbea nenzuanean

txitxitez alteradurik

baxadu neben neure begiok

zeruko altureanik

donzella linda graziosea

nengoan lekureanik

debisa nezan zerbait lizana

neuregan rezeladurik

ari begira nengoala

ondo disimuladurik

izerdi batek artu ninduan

penadu ninduan bizirik

sentidu neben amorearen

arkua desarmadurik

ene bioza bazegoana

kolpeaz maltratadurik

bertati boz bat adi nezan

zeruko odei artarik

serbi nezala donzella ura

ordu bat faltazazarik

eranzun nagon ni nozun gero

efinten obligadurik

donzella oni ez emun jauna

ni eraiteko armarik

eparaetan bardin bajazu

beste zagita zorrozik

onen biozau nai bekizu

efini senaladurik

erreguketan didazun gero

asko dot borondaterik

efiniko dot orren bioza

zureaz orapildurik

au esan eta amorioak

agana begiraturik

bere arkua armatu eben

amen bat beranzakarik

donzella urak ekusenean

ala determinadurik

akojidu zan sagradura

ark emun baga kolperik

ni arrezkero beti nago

amore minez gaxorik

ai ene desditxadua bada

ezpadot remediorik

 

aurrekoa hurrengoa