www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZEGAITI BEGIRATU GURA EZ DOZU

 

              1

Zegaiti begiratu gura ez dozu

zugaiti nola nagoan kantaetaz

biozau jo deustazu anetx fletxaz

nigaz konturik egin nai ez dozu

begira egizu zer egiten dozun

nuen kontrata nola oita zabilzen

amoreak zer deusan zuri aginzen

belarriok irekazu eta danzuzun

 

              2

Donzella guztioi deustet aginketan

dagiela amoraduok ondo artu

onegaz linda guztiok beukae kontu

zerren joango nax neurau eskaetan

kurela ifiniko dot estuetan

baldin da mandamentuau goarda ez badez

nik au erraz daiket neure partez

asi banadi amorez konbatietan

 

              3

Amoreak enzun dozu ene laztana

oi bere mandamentuan zer dioan

apa bat baneidizu ao gozoan

bakusu ene fedea firmea dana

donzellea arren egizu ene esana

zegaiti zuk ez dozu ezer galduko

neure bizian ez zaut anzituko

zurezat izango da nik dodana

 

              4

Zu zara eder guztioen kapitana

zeruko irargi zuria dirudizu

ene guztiau zeure egin egizu

inor baño ederrago zareana

libertadeau joan jatan zuregana

ni bizi izaatea zure eskuan dago

remedioaren esperanzas beti nago

zeña bakit larrosatxoa zugan dana

 

              5

Espantadurik nago donzellea

bioz oi nola dozu orrein kurela

tratadu ze nagizu beti onela

enzuzu dama guztioen estrellea

gura dot relajadu kerellea

osatu ene llageau nai badozu

larrosa maiazekoa nola dozu

enezat orrein gogor murallea

 

              6

Donzellea piadadez ar nazazu

barriz gura deusat erregutu

katea geiagogaz ez ni lotu

neure biozau libre jafindazu

biurtu libertadea egidazu

alegeratu didin ene gogoa

zu serbizeko andi dot deseoa

aldi bat zeure besoan narazazu

 

              7

Ediraiten eztau inork munduan

zu lako donzella bat ain lindarik

sekula jaio ez da amoradurik

ni duin firmerik ene lekuan

enegaz jarri zatez partiduan

zegaiti onezkero da denporea

berba bat egidazu traidorea

plazaz edo bestela estalduan

 

              8

Nigana zaozela dirudizu

enojadarik beti kausa baga

askotan egote nax berba baga

orein edolabere ze nafinzu

aldi bat perla lindea egin egizu

nigaz ordu bakox bat kunplidua

zu zara ene begioen espilua

azkero zeure eskuogaz il nagizu

 

              9

Jaunorrek ez dindala ondasunik

gogoau baldin badot bestegana

orrein kruel izaten enegana

nik mereszidu ez dot zureganik

sekula nik ez oi dot beste lanik

onela iragaiten jat gau egunak

ain dira ene begiok elzaidunak

zugana laster doaz eneganik

 

              10

Beti begira nago zuregana

ezin azartu nax ezer esaten

kontentu deskontentuak puntu baten

laster etorten dira enegana

badozu zeure gogoa bestegana

alferrik engañadu ze nagizu

zeure gogoko barria esan egizu

ikasi nik dagidan zugan dana

 

              11

Parerik eztozuna al dakizu

guztioen gañetiko larrosea

eguzki ederraren esposea

agaiti zuk onela narabilzu

kundizio kurelok nai bekizu

onezkero zeurganik ken zaitea

beraro ar nazazu traidorea

edo bestela noxbait il nagizu

 

              12

Donzellea zuk banozu sentietan

sentizen zaitut bai zeurori bere

zuk banazauzu ni bai nik zu bere

zuk nik legez nik zu zaut adietan

ze gabilzaden beti puntuetan

dagigun konbersadu alkargaz

zu nigaz konfesadu ni zuregaz

alkar darazagula besoetan

 

              13

Nik negar dagidanean zu zaoz barrez

nik barre dagidanean zu tristerik

banago zure aldean jasarririk

izuten dozu buruoi grabedadez

berbarik badegizut poridadez

gogorrik jarten zara bereala

askota zu bazina pedernala

edo ni sufrizeko baninzatxez

 

              14

Neskea zara zu ta ni gizona

zuk legez ditut nik narru zuriak

zuk bere bai ni legez aragiak

zuk legez ni bere dot gorpuz ona

narabilzuna legez orra ona

axeak oi darabil beletea

zarean esadazu donzellea

kastaz benturaetan amazona

 

              15

Amorea da onako ez dakit zer bat

etorten da arago eztakit nundi

eztakit nola biozean sarzaite da

zuk agin dagizuna egiteko

dudazen badozu ene laztana

asko da ditxoso desditxaetan

nik ain on baneu bozau kantazeko

padeszietan dodan doloreak

 

aurrekoa hurrengoa