www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERE MAKESA ATERA DAU ZORROZIK

 

Bere makesa

atera dau zorrozik

ebagi deuso

belaaria baterik

lanternea

eskuan eroanari

orduan jaunak

umildadez beterik

agindu eusan

ez lemala besterik

modu onetan

oita berba jakinik

sar ezak Peru

gabineteoi geldirik

bere lekuan

ze egik beste gauzarik

armaz inor il dagiak

armaz il bearko dik

Jan Done periak

ez egian besterik

sartu egian

gabinetea exilik

juduak bariz

asko eukan negarrik

zerren eusan

belaaria ebagi

jaun zerukoak

umildadez beterik

belaarria

ifini deuso osorik

oek guztiok

ortuan iragarorik

eroan eben

Kristo bera loturik

Jerusalemen

sartu da arrastradurik

asko daroae

juduok alaridurik

jaiten dabela

asko tronpeta garrazik

euren biozak

kontentamentuz beterik

traidoreak txu egiten

deusae losa bagerik

bai geiago

ostean asko burlarik

 

aurrekoa hurrengoa