www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

NIK LANZETEAZ JO DIAT ETA

 

Denpora baten izan ninzan

amore minez tentadua

donzella batek edegi zidan

oi neure bioz koitadua

egun askotan nik egin nagon

modu askotan erregua

arren osatu nengiala

al izan gero medikua

errespuesta emaiten zidan

lizala neska onestua

aita amaak likeoela

berebiziko afrontua

ni barriz gizon desditxaduau

bizi nax bizi penadua

egun batean artu neben

neure ballesta armatua

zagita zorroz bat ifini nagon

berar gaxtoaz gantxitua

laztanagana oi izan ninzan

us egin baga giadua

kamaraetan idoro neben

santua legez pintadua

neure aoau ifini neden

palabra dulzez gantxitua

bere zenzuna ifini nagon

promesa askoz pobladu

neure aragi gaxtoaganik

izan ninzan ni tentadua

ezin sufridu neikean

biziagati tormentua

pena artarik askatu nau ta

bizi nax bizi kontentua

Donostiako San Franziskuan

agoan gizon soldadua

donzelleoni egin jazak

izta ondoan anditua

nik lanzeteaz jo diat eta

oi ik ezarrok enplastua

 

aurrekoa hurrengoa