www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

AITAK EZKONDU EZPANAGI

 

                1

Jaio azkero serbidu deut

ezkondu nagi onezkero

ezkonketako edadea deut

ogei urtean elduzkero

zorigaxtoan jaio ninzan

ezkondu baga il banadi

aitak ezkondu ezpanagi

neurauni ezkonduko nax sarri

 

                2

Gau egunetan beti nago

esekoakin deadarrez

senar gureak oita nago

esekoxeok beti barrez

oraingaño gaztea ax ta

urtexe baten goza adi

aitak ezkondu ezpanagi

neurauni ezkonduko nax sarri

 

                3

Oi nolako atrenpea

darabildan ankaetan

banekike goruetan

gonearekin atorrea

saldu neike gorgerea

aregaz ezer al banegi

aitak ezkondu

 

                4

Ain egin jat az andia

neure zilonen artezean

jarri banadi sugatean

beroetan jat iturria

egingo jat minoria

remediadu ezpanadi

aitak ezkondu ezpanagi

 

                5

Nun bere baita asko dago

enetako dolorerik

ezta munduan morroerik

nork desakedan nola ago

orazio ta beti nago

osoak aita jan balegi

aitak ezkondu ezpanagi

 

                6

Zerenzat deut lau bost gona

ez aseginik arzaiteko

gura dodana egiteko

ebiliko nax orra ona

artuko deut koipe ona

denporatan el banadi / aitak /

 

                7

Lege baliz eskaetan

amorosari lanzetea

banikeo nik aurraldea

(Ezabatuta) eskuetan

ukabila musuetan

izorra ezpanaagi

aitak ezkondu ezpanagi

 

                8

Neurau baño nor? ete da

ederrago donzellarik

mutil gose on gurarik

mundu guztian ez ete da

banzito bati berba

palagadu al banegi

aitak ezkondu ezpanagi

 

aurrekoa hurrengoa