www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

MARI LOPEZKO EDERREZA

 

                Canción para cantar por alguna persona

                que ha murmurado

 

Mari Lopezko ederreza (Gainean: atrebidea)

ez esan sekulan gauzik

(Ezabatuta: arren zaoke exilik)

baldin gura ezpadozu

ez difinzuen tatxarik

berbarik asko esan oi duzu

(Aurrekoarekin ordezkatuta: oi aserratu deraustazu)

ene ausenzian eginik

(Aurrekoarekin ordezkatuta: zeurorrek ala gurarik)

bada nik bere irabazi

(Aurrekoarekin ordezkatuta: baia bardin irabazi)

ez dozu gona barririk

(Aurrekoarekin ordezkatuta: ez dozu agaz honrarik)

zierto obato izango zan

egon bazina exilik

oi bada bere berba gureak

ez dizu emun lekurik

Luzuriagan jaio zinean

Langarikan zaoz kalterik

oi gutxiago esaterako

nik ez dot pazenziarik

berbarik asko erraz dasaket

zuk ala mereszidurik

zeure aoan dozu agiri

an ez dozuna kilzarik (Lerro artean: freurik?)

oi zu ederra izan ez arren

nik ez daukat bearrik

oi onegaiti gatx esalea (Ezabatuta: ene laztana)

ze eukakezu penarik

zerren zu (Lerro artean: txipi) balza izanagaiti

asko da (Lerro artean: galai) dama galantik

Oi Langarikan egonagaiti

ez artu soberbiarik

(Lerro artean: amoraduok egonagati)

ezkondu gura baldin badozu

(Lerro artean: estao zure)

asko daukezu senarrik

Peru errotxek asko dauko

esean seme galantik

areantxe bat oi al badozu

bila ze zatez besterik

uste badozu iñon ez dala

a ta zu lako beste bi

ipirdietan deikiozu

erraz mun biok alkarri

juramentu egiten jagot

(Lerro artean: adiketan duen guztiori)

obian dazan amari

nigan miirik badafinzu

ez egoteko exilik

(Lerro artean: ezai izanagaiti)

zerren zu ederra izanagaiti

ez dot bapere bildurrik (Lerro artean: penarik)

osaba jaunaz ezpazeonza

jakin egizu niganik

alogoroak oi neukala

zurezat ondo gorderik

oi aren serbizaria nax ta

ez dot esango besterik

(Lerro artean: berba dollorok gorde egizu)

oiñ eskuetan mun egiozu

ez niri barriz burlarik

 

aurrekoa hurrengoa