www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUN BATEAN NENDORRELA

 

              1

Egun batean nendorrela

bide estretxo batean

esku batean nekarrela

kalzaidu usez erro dela

zaldi on baten gañean

 

              2

Banekarren esku bestean

listra onezko dardoa

adarga on bat arzoean

arnes fortiza gorpuzean

korazaakaz kaskoa

 

              3

Konpaniazat tristurea

askotan legez arturik

giazat barriz benturea

baneroean etxurea

txitez guztiau galdurik

 

              4

Neroeala forma onetan

biozau guztiz tristea

nik ez nebela pensaetan

gero nekusen gauzaetan

erratu neben bidea

 

              5

Ribera baten eldu ninzan

guztizko alegerea

neure buruau gora nezan

dama eder bat topa nezan

autoridadez betea

 

              6

Neurau exilik nengoala

berak esadan berbea

ongi etorri zareala

errazoa da dasadala

gizon armatu gaztea

 

              7

Nungo zarean esadazu

bada al didin gauzea

zeure begiok irekazu

deskubridurik afindazu

apelliduaz nonbrea

              8

Ezeren losa bildur baga

esazu zeure benturea

zer gaxaesun kontxallaga

zeren dizudan bereala

kuraetako rezetea

 

              9

Nik diosudan berbaetan

duda efinten badozu

ni ez banauzu sinisketan

bizi zarean egunetan

zuk beti damuko dozu

 

              10

Ribera artan neskaoa

bakotxik nekusenean

razonamentu dulzeoa

forma artan da alakoa

ain laster egidanean

 

              11

Neure begiok banegian

aregan laster fixadu

nun eldu ninzan ez nekian

aren ederrak benengian

konsoladu ta turbadu

 

              12

Terziopelo berdez egoan

gorpuz guztian janzirik

leona baten kostadoan

jarririk legez baegoan

kristalez koronadurik

 

              13

Arpa eder bat esku bietan

figuraz eskulpidurik

urregorrizko tablaetan

biboratxo bat bularretan

kollare legez janzirik

 

              14

Apea nindin zaldirean

gutxi bat apartadurik

berba negion lurrerean

neurau nengoan lekurean

reberenzia jakinik

 

              15

Umilladurik egiten dot

errazoa dan gauzea

oñ eskuetan besazen dot

dakidan legez esaten dot

donzella koronadea

 

              16

Obedeszidu dagidala

nik zure mandamentua

errazoa da naturala

neure aoaz dasadala

itaundu jatan kasua

 

              17

Jagi zan bere sillarean

nik au esanda bertati

artu ninduan eskurean

bagioanzen arerean

floresta baten erditi

 

              18

Jarri ginean berbaetan

rosale baten parean

asi ninzakan kontatetan

nola ninduen penaetan

gauza bik biozerean

 

aurrekoa hurrengoa