www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

DITXA BAGEAU JOAN NINZAN

 

Ditxa bageau joan ninzan

ezer baga eskuetan

esaiorrez

topa nindin gradaetan

legoala

ballesta bat armaetan

traidorea zer da onela

zer egin deuk jauregietan

eiz ona

itxi dinat menaetan

igo eginda

asi adi mozietan

ni banajoa

salsearen aurkietan

ez al deustak

baldin egia kontaetan

igo egin laster eze

eurk dakusken erietan

igo neben

bista bga begietan

neure jaunak baesadan

nora zatoz penaetan

ene jauna zer diostazu

zer daukazu bularretan

zagita bat eben daukat

azarri ez nax tiraetan

konfesorea

bekardae lasterretan

ene jauna

jarri zatez sillaetan

nork egian kolpeori

zure aragi ederretan

Garzilasok ene andrea

nengoala menaetan

bigueleaz

kanzio baten kantaetan

il banadi

nik deusat parkaetan

bizi banax

jakingo deut bengaetan

au esanda

il ekidan eskuetan

andra ditxa bageau barriz

sei ilekoaz maiaetan

ene esai traidorea

pozik kalza juponetan

tristea nengoan

iru ileko egunetan

asekaba garraz asko

oi nebela sufrietan

sabelekoaz

ez ninzala gozaetan

senar baga

jarri ninzan belaunetan

amaeka ilabete

neure jauna goza nezan

ala andrea ditxa baga

sortu bazan neskaetan

zerren il ez ete ninzan

jaio ninzan egunetan

seme batez erdi ninzan

digna ez ninzan gozaetan

ilabete ez egian

ama bereaen ugazetan

arrezkero ene semea

eztakust neure begietan

ondo uste dot galdu zala

isasoaren ondarretan

Garzilaso traidoreak

agindu eben undaetan

az txikirra biozagaz

lekarroela señaletan

gumutatu ez lekion

bere aita eskaetan

ala bada eroan eben

mandamentua kunplietan

aide baga bakox nago

desditxadeau eresketan

gizon batek or daroa

inozentea besoetan

isasaldea beera doa

bere buruaz berbaetan

il agidala

jaunak jaustak aginketan

bioza ta az txikirra

daroadala señaletan

inozentea damu diat

ain gatx andia obraetan

borondate jaukaat

al badagit salbaetan

bere begiak erazala

(Irakurtezina) negarretan

gizon onau baegoan

zer leikean pensaetan

txakurtxo bat an eldu zan

ur aldeti eizketan

gizon onak dei eginda

lotu eben gibeletan

atera deuso biozori

gorde dau kalzamudoetan

inozentea

efini dau lau azetan

lotu deuso eskutxoa

ust eztidin odoletan

estali dau seitxoa

arrai bazuen kontxaetan

Garzilasok esan eusan

senaleagaz kunplietan

az txikirra biozagaz

emun deuso eskuetan

utra kontenturik dago

forma onetan berbaetan

 

aurrekoa hurrengoa