www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

MONESTERIO SANTU DEBOTOA

 

              1

Monesterio santu debotoa

jaunaren graziaz eben jarria

ese prenzipala eta barria

 

              2

Basoan zu zaoza fundadua

eta il zan arren fundadorea

bakus munduak zure balorea

 

              3

Zegaiti zu zara dubdadu baga

korridu badidi ondo mundua

beste guztietan estimadua

 

              4

Oñ esku zardenok apazen diot

illustre abbadesa notadea

zerren egin deustan mesedea

 

              5

Ni kaso naxala baldin badator

euroen artera tentazioa

bertati eske nax parkazioa

 

              5

Konbento guztia generalmente

saludazen dot nik agur eginda

belauriko barriz zu ene linda?

 

              6

Abisada eder parebagea

eztakart gorgera eztaust gona

ekusi nagi ze ni ona ona

 

              7

Monjea kausa dala kokotean

enamoraduak ze begi azik

zerren monje aenak eztau gazik

 

              8

Ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai

ai ai ai ai ai ai dardo zorroza

zein triste dagoan ene bioza

 

              9

alegere dago isas aldean

uda ta negu beti naranjea

monesterioan tristea monjea

 

              10

Esen badagie eztaozeela

alegere baxe sekula triste

nik diok egun dala aratixte

 

              11

Zegaiti monjea inox eztago

baize au edo ori pensaetan

beti bere koitaen arilketan

 

              12

Jaiorean ninzan desditxadea

zerren aita neben guztiz gogorra

senideak labur ama leorra

 

              13

Ene senideak libre daoza

gozazen dabela libertadea

ni nago katigu subjetadea

 

              14

Zilegi dabela euren senarraz

iragaiten gustosoro bizia

nik ez bai esateko lizenzia

 

              15

Adata zanean bere senarrak

bere beso laztanaz estaldurik

nik jagi bear oi dot ozak ilik

 

              16

Gaztea sartu ninzan sentizaka

andi arzaite neben engañua

bizi nax bizi guztiz estrañua

 

              17

Kontentu baga dakuet ditudala

neure urte dulzeak kastaetan

loturik nagoala olzoetan

 

              18

Isi jazun bada sekulareko

karzel gogor onetako ateak

ai ai ene narru zuri gazteak

 

              19

Ama libreaganik jaio ninzan

ditxarik ez nebenau alabea

dirurren saldu ninzan esklabea

 

              20

Neure aragiok dakustanean

zein zarden direan eskutxoetan

berti jasarte nax eresketan

 

              21

Amore dulzearen ardurea

zeinbat dodan probadu gutxiago

ainbat irudizen jat dulzeago

 

              22

Kanpuan oba leuke atxur zala

izango baleu bere beti presa

mila monjaren baño abadesa

 

              23

Kontentuago dagoalakoa

gaaten dabela basallorea

eperki janik baño priorea

 

              24

Zerren beti bere da arinago

borondatez nekea egitea

baiño bere posa asedetea

 

              25

Orain dator fraile malmaz arro bat

atxakiz arturika bisitea

onagaz dakarrela agintea

 

              26

Erabilten gaitu ilabetean

bere tripearenzat errastruan

geur barriz tiri taio konbentuan

 

              27

Arenzat eperra bardin al bada

ez gorri tantarik baize zuria

aumarik badogu ez azuria

 

              28

Konbenturik konbentu dabilela

or ase eben bete bigardoa

mutil mando bota ta tabardoa

 

              29

Niri barriz zerren negian berba

neure aide jabe prenzipal batez

deo graziaz zu azota zatez

 

              30

Ipochrita vellaco riguroso

soberbio regalon y desonesto

jauna barka zakezt si peco en esto

 

aurrekoa hurrengoa