www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAI EKION NIK AREN KONTRA

 

Nai ekion nik aren kontra

oi ez nedukan kexarik

ez eben gura nik aren kausaz

egin negian negarrik

ekusen gero ez neukana

ezertan bere bearrik

bere kriadu leialaz nola

a nizaz akordadurik

dei egin zidan neure izenaz

neurk baize sentizakarik

zu nundi zabilz amoradua

bakotx deskonsoladurik

ene kabaña realerean

ala deskarriadurik

gora ezazu zeure begiok

badozu sentimenturik

amorea naiz eta nakusu

baldin badozu begirik

nik berbaoek nenzuanean

andiro admiradurik

txapez lurrean efini neben

belaunok umilladurik

eskuaz sonbreroa kenduta

buruau inklinadurik

neure begiok goratu neben

bildurra posponidurik

ekusi neben odei zuri bat

zagitaz ingiraturik

 

aurrekoa hurrengoa