www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AITA SAN JOSE
GLORIOSOAREN NOBENA

 

        Beste debozioetan bezela onetan ere, egun oietako abiso eta erregla jakiñak dira: Ziñatu, Aktu kontriziozkoa egin, eta gero:

 

EGUNA ASITZEKO ORAZIOA

        Aita San Jose Patriarka gloriosoa, Jesus maitearen aita ustekoa, eta Ama Birjiñaren egiazko Esposo ditxosoa; ala bizitzan nola eriotzan, zure debotoen bitarteko poderosoa. Baldin Jesus Dibinoaren, Ama Birjiñaren, eta zure honrarako bada, Nobena onetan guk nai, eta eskatzen deguna; alkanza eiguzu grazia au; eta, bestela, Jaunari eska zaiozu obeto dagokiguna, beraren gloriarako, zure honra, ta gure salbaziorako, Amen.

 

LENENGO EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus Aingeru guzien Jauna, zeñai, gu bizi geran artean, ondo gobernatzea agindu diezun. Gure guardako Espiritu ongille oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut, eta zure Aita usteko San Jose gloriosoarenak, zeña, zure ama maitearen, eta zure, Aingeru guardakoa bezela, egin zenduan. Aingeru lagun, Jose Santuaren, garbitasun miragarriagatik, gure animetako garbitasuna, arren iguzu Jauna; eta Nobena onetan eskatzen degun faborea zure gloriarako, Santuaren honraraco eta gure salbaziorako baldin bada, Amen.

        Emen iru Pater noster, Ave Maria eta gloria, Trinidade Santisimoaren, Jesus, Maria, eta Joseren ereberenzian esan; ta gero.

 

EGUNERO ESATEN DAN ORAZIOA

        Aita San Jose gloriosoa, Ama Birjiñaren Esposo paregabea, Jaungoikoaren Semearen Aita ordeko, eta Familia Sagraduaren Burua, eta agintari bakarra. Nere biotzeko atsegiñik andiena zure pribilejio oietan arzen det; zerren Trinidide Santisimoak bere Etxeko, edo Zeru bizi artako Jabe, edo Prinzipe izateko diña egin zinduan: Eta, Aita Eternoak bere lekuan, Aita baziña bezela, bere Seme bakar, ta aren Ama naitea zure kontura utzi, ta zure neke ta izerdiakin bien janaria irabazteko, zorioneko ditxa, eta kargua eman zizun. O Santu guztien ditxosoena! Milla esker Jaunari, Jesus eta bere Amari, zuri egin zizkitzuten, fabore guztiakgatik, eta Jangoikoa Aurtxo gozo egiñik, zure besoetan artu, eta askotan, eman ziñiozkan zure biotzeko laztan amarosoakgatik. Orregatik bada, nere Aitarik onena, zure Jesus eta bere Amagandik, arren alkanza zadazu, nere pekatuen barkazioa, ta, zuen grazian, pakeazko bizitza santu bat, Jaunaren borondatea beti egiñaz, Zu, nere bitarteko poderosoa, nerekin zerala, zure besoetan, Ama Birjiñaren anparoan, eta Jesusen biotzean, eriotza on batekin nere anima emateko; baita ere Nobena onetan eskatzen dizugun faborea, gure salbaziorako baldin bada, Amen.

        Emen, fede bizi, eta esperanza osoarekin, Aita San Joseri, eta Ama Semeai, bakoitzak bere biotzean nai, eta bear duen mesede, edo grazia eskatzen dio.

        Gero Santuari Elizak egiten dion Orazio au esaten da.

 

        Jesuseri Ama Maria, Jose Santuarekin Esposatua zegoela, Aita Eternoaren Semea, Espiritu Santuaren graziaz, bere Sabelean zuela arkitu zan.

        V. Jangoikoak Jose Santua egin zuen bere Etxeko Jaun andi.

        R. Baita ere, bere Ondasun guztien jabe ta agintari.

 

ORAZIOA

        O Jesus gure Jaungoikoa! gugatik Gizon egiña eta zure Aita Eternoak, Jose Santuaren kontura eman zinduena! Zure Ama Santisimaren Esposo maite onen amore eta erreberenziagatik, guk merezi ez duguna, arren, Jauna, iguzu; beraren, ta zure Amaren anparoan, beti, Zure grazian, bizi gaitean, Amen.

 

        Bigarren egunean, ta besteetan onela beti egiten da, ezpada bigarren Orazioa, zeña dan urrengoetatik bat.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus, Arkanjel guztien Jauna; zeñai zure gloriarako ta gure salbaziorako, diran egitekorik andienak zuzenzia agindu diezun. Espiritu eragille oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut ta zure Aita usteko S. Jose gloriosoarenak, zeñari Arkanjel estimatuenari bezela, Aita Eternoak, bere gloriarako eta onerako, munduan sekulan izandu dan, ta izango dan egitekorik andiena, edo, Zu, Jangoikoaren Semea, gizon egiñik, jaio ziñanetik, bere kontura arzea fiatu zion. San Jose maite bakarrari, onetan egiñ ziñion honra andiagatik, arren indazu, Jauna, zure lege santuko, nere obligazio guztiak, zuk nai dezun bezela, ondo kunplitzeko grazia eta Nobena onetan eskatzen degun faborea, Zure gloriarako, Santuaren honrarako, eta gure salbaziorako baldin bada, Amen.

 

        Beti orazioak, dion bezela, akabatzen dira.

 

IRUGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus, Prinzipadu guztien Jauna zeñai beste Aingeruakin batean gure salbazioaren kontu idukitzea agindu ziñien. Gure animen zeloaz beterikako Espiritu oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut, eta Zure aita usteko San Jose gloriosoarenak, zeñak guzien salbaziorako, besteak baño geiago egin zuan, Zu, aurtxo, dibino gozoa, bere kontura artu, eta azi zinduanean. Jose Santuaren amorioagatik, arren indazu, Jauna, nere eta beste guzien salbazioaren egarri andi bat, eta Zu, nere biotzean beti idukitzeko, eta nik, eta mundu guztiak Zu beti amatzeko grazia: Eta Nobena onetan, &c.

 

LAUGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus, Potestade guzien Jauna; zeñai demonioak sujetatu, eta lotutzeko esku, eta indar txit andia eman ziñien. Espiritu guziz poderoso oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut, eta zure aita usteko San Jose gloriosoarenak, zeñari, infernuko geien gañean zure esku, eta birtute dibinoa eman ziñion, zure etxe, ta Familia sagradua, ezertan ere inkieta etzezaten. Aita San Joseren bidez, indazu arren Jaurra Zure eskua, ta grazia, deabruen tentazio guztien kontra, lazki, peleatzeko nere bizitzan; eta, are geiago eriotzako orduan, eta nere San Jose maitea aldean dedala, beraren eskuetan nere anima emateko: eta Nobena onetan, &c.

 

BOSTGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus Aingeru Birtuteen Jauna, zeñai milagro andi, eta gauza miragarriak munduan egiteko birtutea eman ziñien. Espiritu miragille oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut, eta Zure aita usteko S. Jose gloriosoarenak, zeñari, milagrorik andienak egiteko, kriatura guztiak obedezitzen zioten, ikusirik, Zu, guzien egille, ta jabea, Joseren obedienzian, pozik zeundela. Zure miragarrizko umildade onegatik, indazu Jauna grazia, zure borondate santuari nerea, gauza guzietan amorez sujetatzeko, orrela, nere animan Zure milagrorik andienak egiteko, Zure miserikordiaz prestatu nadin. Eta Nobena onetan &c.

 

SEIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus, Aingeru dominazioen Jauna; zeñai, beragoko beste Aingeruai agintzeko poderioa eman ziñien, berak, zurekiko humildade andian, beti daudela. Espiritu txit altu oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut; eta Zure Aita usteko San Jose gloriosoarenak; zeña, zure etxe, eta Familia sagraduaren Buru, eta Agintari zala, honrarik andien orretan, guzien humillena izan zan. Jose Santuaren ditxa paregabe onegatik, arren indazu, Jauna, zuk nai dezun egiazko humildadea, Zu, eta zure Ama maitea bezela, ni ere ditxa andiaz, zure Lege Santuari osoro sujetatzeko: Eta Nobena onetan, &c.

 

ZAZPIGARREN EGUNERO ORAZIOA

        Nere Jesus Aingeru Tronoen Jauna; zeñetan zure Majestadearen gloriako lekuan bezela jarri, ta, zure Aunditasunak atsedeten duen. Zorioneko Espiritu oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut, eta zure aita usteko San Jose gloriosoarenak, zeñek, beso garbi amorosoetan zure Majestade andia, Aurtxo gozo egiñik, ainbeste bider artu zinduen, eta atseden, ta atsegiñik andienak, biok artu ziñituzten. Zuen bien arteko Zeruko gozaldi oriekgatik, indazu Jauna grazia, nere biotza humildade, ta amore garbiaz prestatzeko; Zu, nere egiazko atsegin bakarra, bere Jarlekuan bezela, beti nigan iduki zaitzadan: Eta Nobena onetan, &c.

 

ZORZIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus Kerubin jakintsuen Jauna, zeñak zure fin gabeko Jakintasunetik aiñ ugari bete zinduzen. Zure argitasun ederrez apaindurikako Espiritu oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut, ta zure aita usteko S. Jose gloriosearenak, zeñari Zu ondo gobernatzeko, Aitari, eta nagusiari bezela, misterio dibinoen rebelazio, eta bear zituen Zeruko jakinde, eta argiak eman ziñozkan. Zure aita maite onegatik, arren Jauna, indazu santuen jakindea, edo egiazko zure bildurra, ta amorioa, beti zure borondatea nere biotzaren erdian iduki ta gorde dezadan. Eta Nobena onetan, &c.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus, Serafin edo amorezko Aingeruen Jauna, zeñai, zure ontasun guztiak amorezko su eta garrak, Zu beti amatzeko eman ziezten. Espiritu irazaki, edo abrasatu oien merezimentuak ofrezitzen dizkitzut, eta zure aita usteko San Jose gloriosoarenak, zeña Serafin guztiak baño zori obekoa bezela, Zu ikusi, adoratu, ta laztan gozuen artean bere besoetan artu, eta zure amorerik garbien, eta irazakienean urtutzen zan. Bien arteko amore dibino gozo onegatik, arren Jauna indazu, Zu, nere amorezko Jaungoiko bakarra, nere biotz guztitik eta gauza guzien gañean, nere bizian, eta eriotzan, eta beti, amatzeko grazia: Eta, Nobena onetan eskatzen degun faborea, zure gloriarako, aita San Joseren horrarako, eta gure salbaziorako baldin bada, Amen Jesus.

 

 

JESUS, MARIA ETA JOSE,
JOAKIN ETA ANA

 

        Familia sagraduan lurrean izan ziran, eta orain Zeruan diran bost persona ditxosoenak dira: oiei debozio andi bat iduki bear diezu, eta nai badezu egunero deitu, eta esan orazio au.

 

ORAZIOA

        Gure Jaungoikoa: zure Semea gugatik gizon egiteko, ta lurrean agerzeko, Ama Birjiñaren esposo eta gurasotzat, Jose, Joakiñ eta Ana, munduko guzien artean eskojitu, eta zure bendizioz bete zinduena. Jesus, Maria, ta Jose, Joakin eta Ana zure atsegin andiko bost persona sagradu oien egiazko debozio, eta amorioa iguzu, eta gure kulpakgatik merezi ez deguna, oien bitartez eta amorez, zuk, Aita, zure Seme eta Espiritu Santuarekin, eman eiguzu; zu, gure Jauna, emen beti amatzeko, eta aiekin batean Zeruan alabatzeko, Amen.

        Emen gero bost Ave Maria.

 

aurrekoa hurrengoa