www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS, MARIA,
TA JOSEREN HONRAN
LIMOSNA

 

        San Bizente Ferrerek kontatzen du, Gizon piadoso batek urte oro Eguberri egunean, andre pobre bat bere aurtxoa besoetan zuena eta gizon bat Jesus, Maria, ta Joseren reberenzian, bere maiera, edo jatera konbidatu oi zituela eta bere aiek al zuen debozio, ta amore guziaz serbitu eta erregalatzen zituela. Oni bere eriotzako ordua etorri eta Jesus, Maria eta Jose agertu eta esan zioten: bada zuk gure debotoa, zure maiera ainbeste bider konbidatu gaituzu; guk ere gurera oraiñ konbidatzen zaitugu. Atoz, gure sierbo fiela, atoz eta Zeruko gure maiean eseri bear dezu: konbite eta dei gozo onekin pozez beterik, bere anima Jesus, Maria eta Joseri agindu, ta orien eskuetan Zeruko gloriara igo zan. O ta Jaunaren izenean pobreai miserikordia, ta limosna egiten dienen zorionekoak! San Joseren debotoak beraren eta al duten guzian ori bera egin dezakee; edo iru pobreri, edo Miserikordiako etxe Santuari Jesus, Maria eta Joseren izenean al dan limosna egin, eta bere contu eta aien pagu; irurak ondo pagatuko dizute.

 

aurrekoa hurrengoa