www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENBIZIKOA

Kalbario, eta Errosarioaren
Misterio ezkutatuak agertzen dira

 

        Mundua galtzeko zorian zegoanean, edo pekatuen otzak, eta gaitzak eriotzako arnaseetan zeukanean Jaungoikoaren miserikordia guztiak, bere amoriozko su gozoan Kristauben biotzak irazaki, eta sendatzeko, Zeruko, eta mirarizko erremedio bi, eta aiek bere eskutik bezelakoak, denbora batean eman zituen. Bata, gure aragizko Serafiñ, edo Aita San Franzisko Serafiko humillari bere llaga preziosoak; bestea, Aita Santo Domingo gloriosoari bere Ama Santisimaren Errosarioa eman zionean. Batari mundu guziaren Redenzioko señaleak, Jaunaren Justizia aserrea gurekiko bigundu, eta gozatzeko; besteari, Miserikordiazko Ama maitearen bitartez beraren piedade guztia gugana erakarzeko. Munduaren erremedioak oiek dira: eta zeiñ indar, birtute, eta poderio aundikoak diran, berak ondo erakusten dute: obrak dira amore, señale, eta argumentu seguroenak.

        Santu pare au, paregabeko prodijio aundiz mundua bete, arritu, eta pekararien konbersioak egiteko, Jaungoikoaren Ama, Semeak beren Zeruko armaz janzirik bialdu zuten, Batari Ama Birjiñak bere Semearen amabost Misterioak eman ziozkan: eta besteari Jaunak bere bost llagaetan Pasio sagradu guztiko beste amabost Misterio, edo Pausoak. Santo Domingo, eta San Franzisko gloriosoak Zerutik arturikako arma oiekin mundu galdua irabazten asi ziran eta arrezkero, eta oraiñ, eta beti orien Seme Santuak gloria, eta ditxa aundiaz animak irabazten ari dira. Arma oiekin infernuari gerra bizia egiten diote: eta egunero, eta geiago mirarizko debozio oiek biok, bata bestea baño maiteago Eliza Santan animenzat frutu aundi, ederrez egin dira.

        Santu glorioso biak beren debozio Relijio Sagradu, ta Seme famatuakin Elizaren kanpo, edo Jardin Zerukoan; Zer lore eder, eta zer frutu gozoak eman dituzte? Zer marabillak? Zer, eta nolako animen konbersioak egin ez dituzte? Baña zer milagro, milagroak, eta alakoak, eta ainbeste Jaungoikoak, eta bere Amak munduan Zeruko beren Adiskide maite biakin egitea; baldin biak leia, kantu, edo enpeñoz bezela, biai obeto laguntzeko, seme santuz bete bazituzten? Begira Aita Santo Domingoren ondoren San Jazinto eder bat, San Pedro Martiri bat, Santo Tomas Eskoletako Aingeru Maisu bat, San Bizente, eta San Luis gure Españiako honra aundi, eta Apostoluak San Antonino, eta ainbeste Aita Santu, eta orien artean San Pio V. eta San Benito XI., Santa Katalina, Santa Rosa, eta ainbeste Martiri, eta munduaren Maisu, eta Predikadore? O zer Ama Birjiñaren lore, eta frutu ederrak! San Franzisko zorioneko, Jesukristoren imajiña biziari, Zer seme gloriosoak berak eman ziozkan? San Bernardo bere lagun maitea, Doktore Serafiko San Buenabentura, San Antonio Paduako milagrosoa, San Paskual, eta San Diego, Santa Klara, Santa Rosa, Eta zenbait Martiri, Elizako Buru, gizon aundi, eta Maisu Santuak? Ezin kontatu ala. Eta onela Ordena Sagradu, ta fundadore Santu biak, Ama Semeak honratu, eta gloria aundiz bete dituzte.

        Santu oiek berriz, eta Aita oien Seme miragarriak Kalbario, eta Errosarioaren debozioaz Zeruko bidean animak sartzeko egin dituzten mirari, kontu, eta paregabeak esatea, Zeruko izarrak kontatzea bezela edo are geiago da. Milla, eta ogeita bi izar aundi omen dira, beste izar txikiakin apainduak. Baña Zeru eder orretako txiki, eta aundi guziak baño ere, Santu bien marabillak geiago, eta aundiagoak dirade.

 

aurrekoa hurrengoa