www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARRENA

Kalbarioko Debozioaren Mirariak

 

        Misterio oien sustraitik asitzen gerala, erraz, eta itz batean, esan diteke, munduan ikusi diran, eta Santuak egin dituzten milagro guziak Kalbarioko gurutze Santuaren birtutez egiñak dirala. Ala dio Aita Ribadeneirak, gurutzea Kalbarioan arkitu zaneko festan. Baita Jesusen deboziorik gozoen onetan nik arkitzen, eta admiratzen dedan graziazko miraririk aundiena, eta guzien gañekoa Ama Birjiña Santisima bera da. Onen biotz sagradua amorez, eta dolorez bere Semearekin txit bat zan: eta arekin batean arantzaz, illtzez, eta lantzadaz, esan diteke, nolere bait gure pekatuak josi, eta erdiratu zutela. Zer milagro aundiagotik bada munduan ikusi diteke, Kalbarioko estazio, eta Pauso guzietan aurrenekoa Ama Birjiña bere Semearen ondoren ibilli, ta, gurutzearen oñean alako biotz firme, eta animo aundiarekin bera ikustea baño? O zer pena gozoak, eta zer amorezko doloreak Ama Semeen biotzetan bien begi ederretatik ere, eta ordu illun triste aietan sortuko ziran! O zer Zeruko lezioak gure Jangoiko, eta bere Amak Kalbarioko bide, pauso, eta Estazioetan gure salbaziorako, eman zizkiguten! Aita Kornelio Alapidek kontatzen ditu era onetan. Ostiral santu eguna, edo gure pekatu guzien barkazioko egun aundia au izan zan: eta egun onetatik bizi izan zan artean, eguneroko, eta betiko Ama Birjiñaren kontenplazio dibinoaren gaia, Kalbarioko estazio, eta dolorezko Misterioak izandu ziran. Nork daki, Ama Semeak baizik, Zer argiak, zer marabillak, zer faboreak, zer erregalo, zer doai, eta zer ditxak Kalbarioko bidean, eta gurutzearen ondoko estazioan, eta bere bizi luzean, Pasio sagraduaren ejerzizio oietan, egunero, orduero, eta puntuero aren Anima santak merezi, irabazi, eta logratu zituen?

        Bigarrena, eta Ama Birjiñaren urrengo milagroa bezela, pekatari santa, penitente guztien egiazko ispilu, Magdalena penitente zorionekoa izan zan. Onek Kalbarioko ikas bidean, eta Pausoetan, Zeruko Katedra batean bezela, Ama Semeen ondoren, zer amorezko lezioak, zer suak, zer garrak bere biotz samur gozo artan, ikasi, artu, eta josi zituen. Gero ogei, eta amar urtean Eremuan egin zuen penitenzia, eta Kalbarioaren egunero ausmarrean, edo meditazioan, Zer amorezko negar, eta dolorezko suspirio gozoak? Zer Zeruko gose, eta egarriak? Zer irabazi, eta probetxu, esan al baño andiagoak? Argatik, eta ala egunean zazpi bider urte orietan Aingeruak Zeruetara, ango kanta, eta musikak aditzera, jasotzen zuten.

        Pekatari guztioi Jesus maitearen oñetara penitenziako bidea erakutsi ziguna Magdalena Santa, lenena izan zan: an bere pekatuen barkazio osoa Jesukristoren aotik aditu, eta Jaunak berak Santa aundi egin, eta gurekiko Kanonizatu zuen. Kalbarioan berriz gurutzearen oñean, eta Ama Birjiñaren aldean, Apostoluak iges zebiltzala Santa amorez, eta dolorez josirik firme egon zan: eta Jauna ill, eta enterratu ezkero ere, bildur gabe, amorioak ematen zion balore seguroaz bere Maisua billadatu zuen. Magdalenari Jesus resuzitatua lenengo agertu zitzaion. Santu, guztien artean Magdalena da Jesukristoren estimatuen, eta laztanenetatik bat eta beraren Esposa guztizko gozoa, Kalbarioko Estazio, eta Misterioetan bere amore ederrari betiko sillua josi ziona.

        Irugarren lekuan, gurutze Santuaren, eta Kalbarioko Mirari aunditzat San Juan Diszipulu amatua, eta Ama Birjiñaren seme estimatu, onetsia kontatzen det. Onek Jesusen biotzeko Misterio ezkutatuak ikusi, eta gure sabazioko iturriaren ondasunak agertu zizkigun.

        Ama, semeen pauso guzien testigu fiel, eta Kalbarioko testamentuan obratu, edo mejoratua San Juan izandu zan. Emen San Simon Zirineo zori, edo suerte oneko gizon Jesukristori gurutzea eramaten lagundu ziona: Ama Birjiñaren aldean ibilli ziran andre santak: eta gure Salbadore, eta Maisuari alako debozio, eta animoarekin Kalbarioko pausoetan jarraitu ziotenak. Zer milagro andiagorik?

        Gurutze santuaren mirari ikuskarria izandu zan, gure Jauna Kalbarioko bidean zijoala, eta nekez, odolez, izerdiz eta autsez beterik. Jesusen arpegi ederra garbitzera, aiñ biziro borreroen arretik sartu zan Beronize, edo Beronika Santa: eta bere Jaungoikozko arpegiaren erregalo, edo prenda, Imajiña eder artan zapi garbian iru aldetara josirik utzi ziona. Miserikordiazko Milagro paregabea izan zan Jesus maitea lapur gaizto birekin Kalbarioko Pausoetan, ibilli, oriek lagun zituela, eta lotsa aundian orien erdian gurutzean bere burua josirik ikusi, eta arako Aita Eternoari gugatik erregutu zionean. Lapur bata, San Dimas, edo Jainkoaren semea ezagutu, konfesatu, eta Induljenzia egunean gurutzean bertan Santu egin, edo salbatu zana. O lapur len infame, eta bertan fama aundiko Santu ditxaz, eta ondasunez betea! O gurutzearen birtutea!

        Azkenik Kalbarioan iru ordu aietan milagro aundi asko ikusi ziran, Ebanjelio, edo Fedeak dion bezela. An San Lonjinos Zenturion, Erromako partez zebillena, Jesukristogana biurtu zan: An San Nikodemus: eta San Jose, Jesus ill ezkero gurutzetik jetxi, eta bere Aldarean bezela, Ama Birjiñaren besoetan utzi, eta debozio aundiaz, Oi berrian sartu zutenak. An beste asko, milagroak ikusi, eta Jaungoikoa ezagutu, ta konbertitu ziran. Ebanjelioak dion gurutzearen milagro aundia da, Jesukristok linbotik atera zituen Santu asko Jaunaren ondoren, erresuzitatu, eta Jerusalenen agertu zirala. Adan gure guzien Aitaren buru ezurra, gurutze Santua sartu zuten lekuan, lurpean omen zegoen: gurutzearen oñetik bigarren Adan, Jesukristoz piztu, edo erresuzitatu, zezan. Eta onela Santuak kontatzen dute: Eta Aita Korneliok dakar guzia.

        Oriek dira Kalbarioko, edo Jesus kruzifikatua ill zaneko milagroren batzuek. Baña gure Salbadorea Zerura igo ezkeroko guziak, nork konta ditzake?

        Alaere gaurko Santu miragarriaren marabillarik aundiena kontatu gabe ezin utziko det. Au eskribitzen dedan eguna, San Franzisko gloriosoaren eguna bera da. Jesus gugatik ill ezkero, milla, eta berreun urterontz zijoan eta Kristau geienen biotzak illotzak bezela zeudenean, Jesusen biotzeko amorean guztiak berriro irazaki nai izan zituen, eta orretarako sekulan ikusi etzan Zeruko marabilla, edo prodijio bat, bere paretik lurrean ikusi ez duena, egin izan zuen. Baña, Non, edo norgan? gizon Serafin, edo Franzisko Serafikoagan.

        Gizonen artean berekiko txikiena, eta gurekiko guzien artean aundia; bada Jaungikoaren begietan egiaz aiñ aundi señalatua izan zan. Askotan gogoratzen zat, eta guztioi bear zagu, eta ezin gogora diteke, Jesukristoren humildade, eta amorioa, Santu onetan, Zeruko eskolan bezela, ikusi, eta ikasi gabe: lezio alde guzietara miragarriak eman zizkigun. Gure aragizko argaltasuna aiñ gora, eta aiñ altu igorik, ikusi, eta nik ez dakit zerzaz geiago admiratu edo Franziskoren humiltasunaz, edo aren amorezko altutasunaz: Gauza ziertoa da, batak, eta besteak leia santu, eta pelea biziaz Zeruko Serafin eder au lurrean Jaungoikoaren eskuaz gure ejenplo, eta deboziorako ala moldatu zutela.

        Eliza Santak San Buenabenturarekin dio, Franzisko humilla ill, edo Zerura igo baño urte biz lenago, barau, eta oraziozko garizuma Aingeru San Migeli ateratzen Alberniako mendian zegoela, Irallako gurutze santuaren festarontz, Franziskoren biotz humilla bere amorezko egoakin Jaungoikoagana orazio beroan ariñ igo zan: eta Serafin eder gurutzean josi bat agertu zitzaion, eta bere biotza argizagia bezela, beraa, amorez, eta lastimaz katibutu zion. Orduan gure Jesusen amorean Kalbarioan borreroen tormentuakin bere gorputzean eraman, eta sufritu zuena, Serafin llagatu orrek San Franziskoren gorputz ditxosoan egin zuen. Bost sugar argi bizi, amorezko saetak bezela, bialdu, eta Jesus maitearen bost llagak egin ziozkan.

        Franzisko guzia sutegi bat egin zan: eta gure Redentorearen amore suak, eta garrak Santuaren biotza artu, eta zorioneko molde onetan bost llaga preziosoak amore dolorezko, eta dolore amorezko milagrosoarekin gorputzean atera, josi, eta agertu ziran: eta Santu aundi, pobre, aberatsa, zenbait eta honratuago, anbait humillago: len bere animan Jesus kruzifikatuaren Ispillu bizi, eta anz egin egiña zana, gorputzean ere beraren erretrato bizi, edo imajiña eder eguñik menditik jetxi zan. O amore portitzaren lanik miragarriena! O milagro begiz ikusi dan arrigarriena! O munduko biotz epel, edo otzen Zeruko berogarri, Jaun kruzifikatuak guri emana!

        Au da gurutze Santu egunean, edo aren festaronz Franzisko humillagan egin zan milagroa, baila len, eta gero marabilla aundiz betea. Eta gure probetxurako zerbait esateko, fabore señalatu ori artzeko, Santua nola Jaunak prestatu zuen, bere seme maite Doktore Serafiko San Buenabentura adi dezagun. Santu onek dio eze, Aita San Franzisko orazioan jarri baño len, Jaungoikoak esan ziola Ebanjelioko liburua idiki zezala, eta esango ziola Franziskogan zer nai zuen. Aldaretik liburua artu, eta bere lagun bati eman zion, idiki zezala. Iru bider onek idiki, ta iruretan Jaunaren Pasio edo kalbarioko pausoak irten ziran, eta Jaunaren milagrozko faboreren bat artu bear zuela, Santuak ezagutu zuen, eta bestetan baño ere debozio aundiagoaz orazioan jarri zan.

        Orduan Serafin amorezko argi aderrez betea distiatzen guztia, eta egaka Santuaren begietara etorri zan, baña guziz ikusgarria. Sei egoa zituen: orien artean Serafin irazaki orrek zeukan gizon kruzifikatu bat, edo esku, eta oñak ilzez gurutzean josiak: onen gañera egoa biak gora igotzen ziran: beste biak gorputza estaltzen zuten, eta beste biak botatzeko zabaltzen ziran; eta onela begira zegoela Santu Serafiko onen gorputzean, eta era, eta molde artan Jaunaren bost llaga sagraduak josi, eta agertu ziran. Santu prezioso onen esku, eta oñetan zeuden aragi gogorrezko iltzeak beren buru biribill beltzakiñ, esku gañetan, eta oiñ orrazietan: Puntak berriz luzeak beste aldera igaroak, eta an martilluz makurtu, eta errematxatuak bezela: Eskuieko aldean kostaduko llaga, arradizagorri baten gisa, eta onetatik odol asko Santuak eman oi zuen eta aiñ ugari, non eta oial, edo zapiak, eta tunika ere busti oi zituen.

        Arrezkeroko urte bietan Zeruko gizon Serafikoa, edo lurreko Serafin Franzisko nork daki nola bizi izan zan. Jaunaren señale, eta joia prezioso aiekiñ bere burua ikusi, eta zerutarrari bezela begiratzen zion, andik aurrera, onen arima amorez Zeruan bizi zan; eta gaztea bazan ere, amore portitzak aiñ estu, aiñ bero, eta aiñ biziro artu zuen, non, eta aren gabak, eta egunak beti nekez, dolorez, miñez, suspirio, eta deadarrez, amore gozoaz urtu desegin, eta beti bizitzeko, ill arteraño izandu ziraden. O Kalbarioko milagro bizia! Berrogei, eta bost urtekoa, Santua ill zan, eta oietatik ogei urtean Jaunari bere biotza agindu ezkero, ainbeste marabilla berak, bere Relijio milagrosoak, bere Seme Santuakin egin zituen, eta beti egiten ari da; eta ala andik urte bira, berariaz Aita Santua Asis, Santuaren Errira joanik, solemnidade aundiaz Kanonizatu zuen.

        Aita San Franzisko Zerura zaneko, ta geroko aren milagroak kaburik ez dute: Bere llaga Sagraduen insigniak estali, eta gordetzeko alegin guziak egin zituen, bizi zala; baña ill eta bereala agertu, eta patenteak egon ziran, eta eziñ kontatu ala jende erriko, eta kanpoko etorri, eta debozio aundiaz ikusi, eta adoratu zituzten. Gorputz Santua eraman zuten Ama Santa Klararen Konbentuko Eleizara, eta Santak bere Monjakin llaga sagraduak debozio, eta negar aundiakin adoratu zituzten. Kanonizatu, eta andik urte bira Asisko Konbentuan Santuari Eliza bertia egin zioten, eta Franziskoren gorputz sagradua an sartu zuten.

        Baña andik irurogei eta amabi urtera marabilla guzien koroa Franzisko humillari gure Jaungoikoak eman zion. Denbora onetan Aita Santu bide zan Nikolas VI zeña lenago San Franziskoren Semea, eta Relijioko Ministro Jenerala izan zan. Deseo aundi batek oni eman zion Aita San Franziskoren gorputz sagradua ikusteko, eta berekiñ Kardenal bat, Obispo bat bere Sekretarioa, eta Aita Guardiana txit isillik gau batean artu, eta bostak Santua zegoen lekuronz joan ziran: Bobedan sartu ziran, eta billatu zuten Zeruko ondasun, edo Korputz Santua: Poz aundiarekin ikusi zuten, Aita santuak gau artan bere lagunakin zer egin zuen, gero jakiñ zan; eta ezkutuan luzaro egon zana Kardenalak bere eriotzako orduan bere adiskide aundi bati agertu zion; eta Santuaren historiak dionez, onela kontatu zion:

        «Gauza mirari aundikoa zan gizon ill baten gorputza, zegoan bezela edo era artan ainbeste denboran egotea; bada zutik, eta zuzen zegoen, eta ez batera, eta ez bestera arrimaturik.

        »Begiak, persona bizi batenak bezela, irikiak zeuzkan, eta zeruronz zerbait altxatuak ere, edo modu onean.

        »Gorputz guztia osorik, eta ustel bage zegoen, zuri gorria, bizia balego bezela.

        »Eskuak habituaren mangetan estali, edo sartuak, eta bularraren aurrean, aren semeak oi duten gisan.

        »Aita Santuak, au ikusi, eta erreberenzian, eta debozio aundiarekiñ belauniko jarri zan, eta oñaren aurrean zeukan habitua jaso, eta berak, eta an geundenak ikusi genduen, oiñ Santu artan nola zeukan bere llaga odol berri, edo aiñ freskoarekiñ, nola gorputz bizi batean orduantxe burniaz egiña bazan.

        »Beste oña ez giñion ikusi, zergatik habituaz estalia, eta au bere oñaren azpian sartua, edo artua zeukan.

        »Aita Santuak eskuak agertu zituen, eta aietan oñean bezela, llagak ikusi giñituen: eta eskuetan, eta oñean, muñ egiñ giñion.

        »Aita Santuak eskui aldera begiratu, eta habitua idikia ikusi zuen, eta kostaduko llaga aiñ berria, eta freskoa, nola besteak.

        »Llaga onetan, eta Santuaren aoan Aita Santuak bakarrik (ez guk) muñ egiñ zion, eta bere biotzean ainbeste debozio, eta santidade gozo sentitu zuen, non, eta marabilla bat zan kanporonz erakutsi zuena.

        »Azkenik ainbeste konsuelo, eta alako suabidadea anima, eta gorputzean guztiok artu genduen, eze gau guzia igaro zanik ere begiratzen, edo uste ez genduen».

        Mirari aundi au kontatu, eta Kardenal ditxoso ori ill zan. Onelako milagrorik munduak sekulan ikusi eztu, eta bost esan diran personak, San Franziskoren gorputzean mirari au ikusi, miratu, eta admiratu zuten. Gorputz ori bertan geratu zan, eta arrezkero iñork ere ez bire du ikusi: eta Zeruko tesoro aundi ori an dago gorderik: ta bere seme santuak alde bietatik gau, eta egun Jauna alabatzen dute, eta beren Aita gloriosoari honrarik aundiena bere Elizan ematen diote.

        Gure erredenzioko señaleak Santuak artu: zituenetik, milagro aundiak egiten Alberniako mendi ditxosotik asi zan; bada lenago txit kalte aundi asko, turmoi, eta arriak egin oi zituen, eta fruta guziak galdu oi ziran; baña llaga sagraduak Franziskok an artu ezkero, Zeruko bendizioz mendia bete zuen, eta kalterik geiago ikusi etzan, eta bedeinkatuak bezela lurrak bere frutuak emen oi ditu.

        Santua ill ezkero, Aita Santu orduan zana, duda aundi batean jarri, eta Franzisko bere adiskide zanaren kostaduko llaga, ala ote zan zegoela, Santua bere insigniakin agertu, eta aserre gisan mantxatu zuen, ta han zeukan anpolla, edo onzitxo bat eskatu zion. Aita Santuak ori eman, eta Franziskok bere kostadu au idikia erakutsi, eta aren odol fresko zerionaz bete, eta biurtu zion: Eta Aita Santuak, esan degun bezela, Santua ill, eta bigarren urtean Kanonizatu zuen: Eta onela bere llaga sagraduakin beste milagro aundiak egin izan ditu, Santo Domingo, eta San Franzisko beren relijioakin mundura etorri baño len, Abad Joakin famatuak Veneziako San Markos Elizan, Santu biak beren habituakin, eta Franzisko bost llagakin pintatu zituen.

        Kalbarioko debozioa dutenenzat ejenplo, eta lezio ederrak dirade oiek. Gure Redentorea an ill zanetik beti Kristaben artean Erri Santua, eta Kalbarioko estazioen debozio txit aundia izandu zan: eta txit asko Jerusalena joan oi ziran, eta askok boto egiñik, pauso sagradu aiek ibilli, eta bisitatzeko debozioa artu, eta egin zuten, Santu askoren bizitzetan au ikusten degu, Jakiña da beste Jaun, edo Kaballeroen bisita santua: leku sagradu aietara joan, eta debozio aundiaz konfesatu, eta komulgatu, eta Kalbarioko estado guztiak ibilli, eta Jesus Zerura igo zan Olibeteko mendian amorez urtu, eta, desegin, eta esan zion: Jauna, zure Pausoetan, eta zure ondoren ibilli naiz: Ez daukat, non zu lurrean billatu, ez bada Zeruan: emen zu Zerura igo ziñan, nik or arkitzeko. Zerura begiak jaso, eta amorioz irazaki, eta esan zion, Nere Jesus: Jesus nere amorea; eta onetan illik gelditu zan. Eta biotza amorez erdi bi eginik arkitu zioten. O zorioneko Jauna!

        Beti Aita San Franziskoren Seme debotoak leku Sagradu oriek, eta sepulkro Santua, infielen artean ere, beren Zeruko Patrimonio Serafikoa bezela, edo beren Aitaren erenzia, ondasun preziosoa gorde izan dute. Orain ere eta gure alde oetatik ere beren debozioz Relijioso asko Jerusalena joaten dira, Kalbarioko leku, eta pauso santuak bisitatu, eta an luzaro egon, eta bizitzera. Nik nai nukeana da, au ezin dutenak, gizon, eta andre eri, eta oaturik daudenak ere, besterik ezpada ere beren etxe, edo dauden lekuan, Estazio oriek, edo bisita au ondo espiritu, ta egiaz egitea.

        Estazioak egoera esan nai du: eta egoera au pauso Dibino orietan soseguz gelditu, eta debozioaz pensatzea da: gure ondoren, edo billa Jaunak eman zituen pausoak, eta gure animak ari zenbait amore, eta dolorezko nekeak kosta zitzaiozkan ondo pasatzea. Gero ematen ditudan Konsiderazio, eta orazioak batek askori ondo irakurri, eta bakoitzak bere biotzean Kalbarioro bisita, eta debozio au txit ederki egin dezake; eta onela egiten bada iñor ere ezin dagoke bere animan probetxu, eta irabazi aundi bat aseguratu gabe; Bada Jaunaren gurutzeko Eriotza gure bizitza da, pekatuen erremedio, eta gure salbazioko bide segurua: Eta ori bera da Ama Birjiñaren Errosarioko Misterioetan, eta egiazko orien debozioan degun Zeruko ditxa, baldin soseguz, biotz onaz, fede, eta espirituarekin egiten bada; eta orren gañean oraiñ itz egin nai det.

 

aurrekoa hurrengoa