www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARRENA

Nondik, eta nola Aita San Joseren Debozioa asi zan

 

        Santu maite onen Debotoenzat Zeruko konsuelo ezti guziak baño gozoago da orañ esango dedana. Jesu Kristoren, ta Ama Birjiñaren deboto guziak Aita San Joserenak izango dira. Baña zer milagro, Aingeru, ta Santuak diranean, zu onen deboto izatea! Ori baño geiago jakin bear dezu, Santu, ta Aingeruak Josef estimatzea, ta onratzea zer da? Baldin munduan izan diran Josren lenengo, ta egiazko debotoak Jangoikoaren semea, ta Jangoikoaren Ama izan badira? Au bai dala Marabilla, ta Pribilejioa. Bada alaxe da. Jesus, ta Mariak, Josef baño kriatura estimatu, ta amatuagorik ala Zeruan, nola lurrean ez dute. Zer naizu geiago? Eta zeruko berri on oiek aditu, ta ejenplo dibino oiek zuk ikusi, ta nola zure biotza sekulako bertatik Aita San Joseren debozio, ta amorioan berotu, irazaki, ta gozoro urtuko ez da?

        Egia da, Aita S. Joseren debozio au, aren beste Zeruko exzelenziakin batean Ebanjeliotik ateratzen dala: eta orren Interprete, ta Dotore sagraduak Jose justuaren Marabilla andiak Eleiza Santuan beti esan, ta eskribitu dituztela. Alere azkeneko denboretaraño ezkutatua bezala, esan diteke egondu dala: eta orañ deboziorik gozoen onek, gure Indietan, ta emen Jangoikozko suak eta garrak irazaki dituela, eta bihotz guzien jabe egin dala, eta gure ditxa andiaz bere bonbonadarik andien, ta zabalenak alde guzietara banatu dituela. Gure Españan lenengoetatik bere Flos Sanctorum estimatuan, San Joseren bitzitza Aita Ribadeneirak txit ederki eskribitu zuen eta Santuaren amore gozo bat artzeko askodiña bera da.

        Onetarako, gure Españako Serafin miragarri, edo Ama Santa Teresa de Jesus Serafikari, txit asko zor diogu. Gusto andia da irakurtea, baña paper gutxian ezin diteke, Santak diozkan Marabillak eta Santuaren erregaloak kontatzea. Emakume guztien honra paregabe eta Karmengo Lore, Birjiñen Ispillu eta Maestra onek, San Josegandik fabore señalatuak, urteero ta beti artu izan zituen.

        Santak, gu bezela, Jose gozoaren anparo, edo mantupean España guztia ikusi etzuen. Baña, zer gloria aldia, Teresaren anima ederrak Zeruan artuko zuen España guztiaren Protektore beneratua, bere Aita S. Jose maitea egin zanean? Santak berak daki. Onek Santu guzien artean, Aita S. Joseren debozioa guztiai txit agintzen die: Eta berak dio, Santua bitarteko zuela, nai zituen Jaunaren fabore eta mesede guztiak alkanzatzen zituela. O Santa onen debozioa nork lukean!

        Besteen artean geroago, Maria Jesus Agredako ondo famatuak Ama Birjiñaren argi ederrakin Aita San Joseren gloriak eta pribilejio andi asko eskribitu zituen eta oiekin eta beste Autoreen Libruakin, San Joseren ospea txit agitz banatu da, ta bere fabore eta milagroakin, famarik andieneko Santua egin da. Baña Maisu guzien artean, gure Españan, Aita S. Jose gloriosoaren erreberenzia, ta amorean, Doktore Exsimio Aita Francisco Suarez Beneregarria txit berezkiro señalatu zan. Onek bear bada; bestek ez bezela, Aita S. Jose, Maria Santisimaren Esposo bakarraren santidade, Dignidade eta Prerogatiba guziz dibinoak, Eskoletako modura, ta Teolojia Sagradu guztiaren argumenturik estuenakin eta arrazoi, beti oi dituen txitezko argi sendoakin ondeatu eta zimendu seguruen gañean agertzen eta Zeruraño jasotzen ditu eta Aita San Joseren estimazio eta egiazko amorea erakusten du.

        Jesus, Maria eta Jose Ebanjelioan dauden bezela eta Zeruan oraiñ arkitzen diran bezela, beren egunetan lurrean ikusi ziran, irurak alkarrekin beti eta irurak etxe eta mai batean. Au zan familia bat bakarra mundu guztian: Familia bat guztia Zerukoa, edo Dibinoa. Oni gure erreberenzia eta gure adorazio guztia zor zaio. Teologoak Eleiza Santarekin, Relijioko iru akto, edo Debozioaren iru señale ematen dituzte eta irurak familia, edo lurreko Trinidade, Jesus, Maria eta Josegan daude. Batari Latriako Adorazioa deritza eta Jangoikoari bezela Jesusi bakarrik zor zaio; bestea Hiperdulia, ta ori Mariari zor zaio; irugarrena Dulia Santuai ematen zaiena eta Santu guzien artean A. S. Joseri Dulia-suna geien geiena eta goiena bere adorazioan zor zaio eta egiazko debozioaren asiera Adorazio onetan dago.

        Jesus, Maria ta Joseren Familia Zeruko Trinidade Dibino edo iru Personen Erretrato bizi eder bat zan. Trinidade onetan Aita eta familiako Burua Aita San Jose zan: Ama, Maria Santisima zan, Eta Semea, Jesus maitea zan; Bere Aita usteko eta Bere Amaren Esposo egiazko, bere Etxeko, edo Bere Amaren eta, bere Buru Jangoikoak A. S. Jose egin zuenean, nolakoa egingo zuen? Bere eskuan zeukan. Guk Santuak neurritzen zeiñ andiago dan, sartu bear eztegu; ori guzien Santugilleak berak daki. Guk dakiguna da, batetik, Jangoikoaren amorea bere obra miragarrietan ikusten, ta ezagutzen dala, bestetik munduan ikusi eta munduan Matrimoniorik santuen, ederren eta egokiena Maria eta Jose Santisimoarena izan dala.

        Baldin senar emazte Santuen beren arteko fede, errespeto eta amorea aiñ andi, igual, edo berdiña bada; zerren esposa Santa batek bere biotzaren erdia bere senar, edo esposo Santuan daukan: Zer esan diteke Maria Santisimaren Matrimonio eta, biotz Birjiñalagatik, zeñak Jose bere Esposo garbian, ez besteak bezela, bere biotzaren erdia, baizik bere anima guztia zeukan? Dudarik alerik gabe Ama Birjiñak naiko zuen, Jose bere Esposo maitea Gizonik santuena, ta Jaunaren Zeruko ondasun eta ontasun guziaz betea izatea eta alakoa Jose santua Jangoikoak egingo zuen eta bere Ama maitea izan bear zuenari emango zion. Eta Jangoikoak berak, Aitak, Semeak eta Espiritu Santuak, Maria eta Jose santisimoen Matrimonio, edo Jangoikozko Ezkontza onetan zer naiko zuen?

        Au da eta ez besterik Joseren Santidade eta ditxa guztien erregla segurua, ta neurri ziertoa eta onek ez bestek izan bear du Aita S. Joserekiko gure amore guztiaren sustraia. Familia dibino onetan Jose Santuak egin zituen gauzak, onen lan, ta bearrak, onen neke, ta izerdiak, bere biotz gozoaren alegin guziak, Jesusen Persona dibinoa serbitzen izan ziran. O ditxa bigarrenik lurreko Gizonetan ikusi ez duena! Nola Jesus Trinidadeko Persona bera zan, ala beren modura Josek, ta Mariak, Jangoikozko espiritu eta perfekzio guztiarekin, beste persona bien anza zuten. O etxe onetako Trinidade Jesus, Maria eta Jose, Zeruko Trinidade, Aita eta Semea eta Espiritu Santuaren begietan zeiñ preziosoa zan, dio emen Jersonek. Oriek baño joia eta ondasun oberik, ta estimagarriagorik lurrean etzan eta Zeruak ere nolere-bait enbidia zuen.

        Eta Aita S. Joserekiko Jangoikoaren amore au guztia ikusi eta aren debotoak debozio eta amorerik gozoenean nola urtuko eztira? Jose maiteari bere egiazko Esposa, Aitak bere Alaba, Semeak bere Ama, Espiritu Santuak bere Esposa bakarra eman zion: Aitak, Semeak eta Espiritu Santuak, edo Jainkoak Jesusen Aitaren izena Joseri Ebanjelioan eman zioten. Zer da au, edo nola? Jangoikoa, bere Majestadeari dagokion Gloria berekin eta beregan duela dago eta ori besteri emango ez diola, esanik dauka. Bere gloria orren maite baldin bada eta Aita Eternoaren diñako aiñ gloria andia bada, Jesusen Aita deitzea, A. S. Joserekin Gloria ori nola partitu du? Seme bakar Dibinoaren diñako aiñ Gloria andia bada, Jangoikoari bere Aita deitzea, Gloria eta izen ori nola Joseri eman dio? Espiritu Santuaren aiñ Gloria andia bada, Mariaren Esposo izatea, nola Joseri bere Esposatzat eman dio? O Joseren Gloria! Ezin geiago, edo andiago izan, edo esan diteke.

        Oneraño Aita San Joseren debozio eta amoriorako beraren Gloriak, Santidade eta dignidadetik esan ditugu: Oraiñ Santuak gure faborerako dituen Pribilejioak esan bear ditugu, gure debozioa bizitu eta gure amorioa berotu dedin.

 

aurrekoa hurrengoa